KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Toki geografikoak bilatu Google Earth eta Google Maps aplikazioen bitartez
Google Maps. Erabilera adibideak
24 de 29
0%

Google Maps. Erabilera adibideak

  • Orain, bidaiarako gonbidapena egiteko, bila dezagun berriro abiapuntua, maparen gainean topalekua adierazteko. Horrela, posta elektroniko bidez bidali ahal izango diegu bidaiara joango diren lagunei. Horretarako, honako hau egin behar da: Google Mapsen sartu, gure Google kontuarekin saioa hasi, Mis mapas (nire mapak) fitxan klik egin, ondoren Crear un mapa nuevo(mapa sortu) aukeran klik egin, eta izenburu bat eta deskribapen bat idatzi.

  • Gordetzeko aukeran klik egin; ondoren, mapan abiapuntua bilatu (Parque Castillo de San Fernando, Alicante); egin klik Mis mapas (nire mapak) aukeran; hautatu sortutako maparen izenburua; egin klik Editar (editatu) botoian; eta egin klik Satélite (satelitea) aukeran, kaleen izenak gainjarri ahal izateko, ondorengo mapa lortzearren:
 

  • Orain, hurbil dezagun irudia pixka bat gehiago autokarrak jasoko gaituen topalekuan marka bat txertatzeko. Autoak aparkatzeko gomendatutako eremua seinaleztatuko dugu, bertan hurrengo egunera arte egon behar izanez gero.
  • botoian klik egingo dugu, maparen goiko ezkerraldean. Kurtsorea marka-ikono bilakatuko da, azpian "X" bat duela, marka kokatuko duela adierazteko.

Marka-ikonoa alda daiteke. Horretarako, egin klik informazio-leihoaren goiko eskuinaldean kokatutako ikonoan (gure adibiderako, autokar batekin ordezkatuko dugu).

  • Aparkatzeko gomendatutako gunean eremu ilundu bat gehitzeko, klik egingo dugu
    Dibujar una línea (linea bar marraztu) botoian. Zabalgarrian sartzeko,
    Dibujar una forma (marraztu forma bat) hautatuko dugu. Kurtsoreak itxura hau izango du:
    . Formaren amaierako puntu bakoitzean klik egingo dugu, eta klik bikoitza azken puntuan edo abiapuntuan (bukatzeko). Kokapen-markaren ikonoa aldatzeko egin dugun bezala, formaren kolorea eta gardentasuna aldatzeko aukera dago.

  • Orain aparkaleku-eremua topalekuraino nabarmenduko dugu. Horretarako lerro bat marratuko dugu topalekuraino, aparkaleku-eremuan forma marrazteko emandako urrats berberei jarraituz; baina, oraingoan, Dibujar una línea (marraztu lerro bat) tresnarekin. Gure mapak itxura hau izango du amaieran:

  • Bukatu dugu gure mapa. Bidaia egingo dutenei posta elektronikoz bidali beharreko esteka lortzeko, orriaren goiko eskuinaldean kokatutako Enlazar (estekatu) botoian klik egingo dugu. Esteka (linka) duen leihoa zabalduko da. HTMLa ere azalduko da, sarbidea webgune batetik sortu behar izanez gero. Esteka kopiatu eta posta elektronikoko mezuaren testuan itsatsi besterik ez da egin behar.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Alejandro Joubert
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest