Ibilbidea
Zer egingo dugu?
Kapsula-lantegi honetan ezagutuko dituzu Googlek eskuragarri jartzen dizkigun tresna batzuk toki bat kokatzeko,
leku batetik bestera errepidez edo oinez nola joan jakiteko, toki bat mapa digital batean markatzeko (ondoren erreferentzia
gisa bidaltzearren) edo, besterik gabe, gure geografiaren ezaugarriak arakatzeko.
Lehenik Google Earth erabiltzeko gida bat garatuko dugu. Software bat da, erabili ahal izateko
deskargatu eta ordenagailuan instalatu beharrekoa.
Ondoren Google Maps izeneko bigarren tresna baten erabilgarritasuna azalduko dugu. Tresna hori
zuzenean Internetetik erabiltzen da, ordenagailuan inolako programarik instalatu behar izan gabe.
Zein urrats emango ditugu?
Aplikazio horietako bakoitza honako eduki-egiturarekin aurkeztea:
Nola aurkezten dizkizugu materialak?
Formatuak konbinatuta, kapsula-lantegiaren edukiekin lan egiteko hainbat aukera eskaintzearren:
-
Material osoaren bertsio inprimagarri osatua PDF formatuan.
-
Bertsio elektronikoa WEB formatuan.
-
Sailetako batzuen bertsio bideo-tutoriala.
Beste kapsula-lantegi batzuetan beste aplikazio batzuk jorratuko ditugu. Erabilgarriak izan ditzazuela espero dugu.