KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Toki geografikoak bilatu Google Earth eta Google Maps aplikazioen bitartez
Google Earth. Erabilera adibideak
6 de 29
0%

Google Earth. Erabilera adibideak

Programaren erabilerari buruzko adibide praktikoak erakutsi aurretik, nabigazio-kontrolatzaileen erabilera azalduko dugu. Horiek ikusi eta erabili ahal izateko, kurtsorea 3D bisorearen eskuinaldeko izkinaren gainean mugitu behar da. Nabigazio-kontrolak agertzen ez badira, horiek aktibatzeko, egin Ver > Mostrar navegación > Automáticamente (ikusi > erakutsi nabigazioa > automatikoki).

Nabigazio-kontrolatzaileak erabil daitezke irudia hurbildu edo urruntzeko, bertatik mugitzeko eta ikuspegia biratzeko. Ondorengo diagraman, kontrolak erakutsi eta horien funtzioak azaltzen dira.

  1. Egin klik Restablecer Norte (berrezarri iparra), ikuspegia berrezartzeko, iparra pantailaren goialdean gera dadin. Ikuspegia biratzeko, egin klik eta arrastatu eraztuna.

  2. Erabili bistaratze-kontrola (joystick), ikuspegi bakarretik begiratzeko, burua biratuko bazenu bezala. Egin klik gezi batean norabide horretan begiratzeko edo jarraitu botoiari sakatzen ikuspegia aldatzeko. Gezi batean klik egin ondoren, mugitu sagua kontrolaren inguruan mugimenduaren norabidea aldatzeko.

  3. Erabili mugimendu-kontrola zure kokapena lekualdatzeko. Egin klik gezi batean norabide horretan begiratzeko edo jarraitu botoiari sakatzen ikuspegia aldatzeko. Gezi batean klik egin ondoren, mugitu sagua kontrolaren inguruan mugimenduaren norabidea aldatzeko.

  4. Erabili hurbiltze-irristailua hurbiltzeko edo urruntzeko ("+" hurbiltzeko eta "-" urruntzeko), edo egin klik irristailuaren muturretan dauden ikonoetan. Lurrera hurbiltzen zaren neurrian Google Earth desplazatu (makurtu) egiten da ikuspegi-modua aldatzeko, Lurraren gainazalarekiko paralelo izan dadin. Makurdura automatiko hori desaktibatzeko, egin Herramientas > Opciones > Navegación > Controles de navegación (tresnak > aukerak > nabigazioa > nabigazio-kontrolak); eta, Mac-en: Google Earth > Preferencias > Navegación > Controles de navegación (Google Earth > lehentasunak > nabigazioa > nabigazio-kontrolak).

Nabigazioa kontrolatzeko, teklatua ere erabil dezakezu. Kontsultatu Navegación en el visor 3D (nabigazioa 3D bisorean) atalean, Controles del teclado (teklatuaren kontrolak) barruan, informazio gehiago lortzeko.


Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Alejandro Joubert
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest