KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Toki geografikoak bilatu Google Earth eta Google Maps aplikazioen bitartez
Google Maps. Erabilera adibideak
22 de 29
0%

Google Maps. Erabilera adibideak

  • "Ciudad de las Artes y las Ciencias" guneko
    kokapen-markaren gainean klik egitean, leiho bat agertuko da. Bertan, helbidea eta zenbait aukera agertuko dira, besteak beste: Cómo llegar (nola iritsi).

 

  • Hasta aquí (hona arte) hautatuko dugu. Leiho horren ordez, jarraian agertzen dena agertuko da (horrek abiapuntua sartzeko aukera emango digu).
  • Demagun adierazitako abiapuntua hau dela: "Parque Castillo de San Fernando" (Alacant). Leihoan parkearen izena idatziko dugu eta
    botoian klik egingo dugu. Ezkerreko panela zabalduko da -Cómo llegar (nola iritsi)-, proposatutako ibilbide-aukerekin. Gainera, maparen gainean, abiapuntuak, helburu-puntuak eta horien arteko ibilbidea azalduko dira, hautatutako ibilbidearen arabera. Proposatutako lehen ibilbidea erabiliko dugu:

Iradokitako ibilbideen azpian,
puntutik
al
puntura joateko jarraitu beharreko kaleei buruzko argibideak ikus daitezke (eskuinaldeko irudian, erreferentzia gisa, lehen bi puntuak eta azken puntuak erakusten ditugu). Ibilbideen inguruko argibideen puntu bakoitzean, kamera baten ikonoa ikusiko dugu. Haren gainean klik eginda, adierazitako errepidearen benetako argazkia ikus dezakegu; eta, argazki horretan sartuz gero, irudia biratu, hurbildu eta urruntzeko aukera izango dugu.

  • Adibidez, 15. puntuko argazkia aukeratuz gero, honako hau ikusiko dugu:

Argazki hori baliatuko dugu Google Mapsen beste funtzionaltasun bat azaltzeko. Aurreko argazkiaren goiko eskuinaldeari erreparatzen badiogu, argazki txiki bat ikusiko dugu mezu honekin batera: Fotos de los usuarios (erabiltzaileen argazkiak). Izenak adierazten duenez, argazkien galeria baterako sarbidea da. Horiek erabiltzaileek hartuak eta webgunean kargatuak dira. Argazki txiki horretan klik eginda, honako irudi hau lortuko dugu:

Argazki hori zabaltzean, gune beretik erabiltzaileek hartutako beste argazki batzuk ikusteko aukera izango dugu (argazki horiek irudiaren goiko ezkerraldean daude). Bestela, Google Mapsen Street view jatorrizko argazkia ikusi nahi badugu, goiko eskuinaldean dagoen argazkian klik egitea nahikoa izango dugu.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Ruta propuesta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Alejandro Joubert
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest