KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Toki geografikoak bilatu Google Earth eta Google Maps aplikazioen bitartez
Google Earth. Erabilera adibideak
8 de 29
0%

Google Earth. Erabilera adibideak

Badakigu nola bilatu leku zehatzak, kategorien araberako interesguneak -Buscar negocios (bilatu negozioak)-, nola neurtu 3D bisorearen bi punturen arteko distantzia linealak eta nola aurkitu toki batetik bestera joateko gomendatutako argibideak. Orain, munduko hainbat ingurutako interes orokorreko lekuak arakatzeko programa erabiliko dugu, horiek ezaugarrien arabera aurretiaz hautatuta, adibidez: “tour de lugares destacados” (bidaia leku nabarietatik), “tour de castillos y palacios 3D” (3D bidaia gaztelu eta jauregietatik) edo “tour de rascacielos 3D” (3D bidaia etxe orratzetatik). Adibide bat erakutsiko dugu azken horrekin.

Hautatu Lugares (lekuak) fitxa eta, ondoren, Añadir contenido (erantsi edukia). Google Earthen galerian sartuko gara eta, bertan, aurrez hautatutako irudien zenbait bilduma topa ditzakegu. Gure adibiderako, etxe orratzetako bidaia (Skyscrapers tour) hautatu dugu. Bidaia birtuala hasteko, Start tour here aukeran klik bikoitza egingo dugu. 3D bisorean bidaia egingo dugu aldez aurretik programatutako lehen eraikineraino. Gelditu egingo da irudia hurbildu edo makurtu ahal izateko. Adieraziko digu play

botoian klik egiteko, bidaiaren hurrengo lekua ikusteko (gure kasuan, hirugarrena erakusten dugu: Kuala Lumpurreko Petronas dorreak).

  • Hainbat leku, monumentu eta eraikuntza ikusi ahal izateaz gain, askotan horiei buruzko informazioa lortzeko aukera dugu eraikinaren edo monumentuaren gainean klik eginda.

  • Orain, kokapen-marka bat sortuko dugu.

  • Demagun talde-bisita bat antolatu behar dugula Museo Nacional del Prado-ra. Ziurtatu egin behar dugu guztiek dakitela topalekua zehazki non dagoen. Horregatik, topalekua argi eta garbi markatu nahi dugu irudiaren gainean.

Lehenik, museoa bilatuko dugu, Volar a (hona hegan egin) eremuan honako hau idatzita: "Museo del Prado, Madrid"

. Irudia hurbildu eta kokapena markatzen duen botoiaren gainean klik egingo dugu
. 3D bisorearen erdian kokatuko da. Bertan klik egingo dugu eta, saguaren botoia sakatuta dugula, nahi dugun lekura mugituko dugu. Jarraian, markarako izen bat idatz dezakegu, kasu honetan "Punto de encuentro" (topalekua). Era berean, onartzeko botoia sakatu aurretik, deskribapen bat erants dezakegu puntua gordetzeko.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Alejandro Joubert
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest