KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Toki geografikoak bilatu Google Earth eta Google Maps aplikazioen bitartez
Google Earth. Erabilera adibideak
9 de 29
0%

Google Earth. Erabilera adibideak

Kokapen-marka hori ordenagailuan gordeko zaigu eta bertara noiznahi jo ahal izango dugu kokapen-markan klik eginda, Lugares (lekuak) panelean.

  • Kokapen-markaren deskribapena ikusteko, egin klik bakarra haren gainean, 3D bisorean nahiz Lugares (lekuak) panelean. 3D bisorean kokapen-marka ikusteko, horren gelaxkak hautatuta egon behar du.
  • Orain museotik gertu jatetxe bat kokatu nahi badugu, bisitaldiaren ondoren jateko, hautatu Buscar negocios (bilatu negozioak), Qué (zer) leihoan idatzi "restaurantes" (jatetxeak) eta Dónde (non) leihoan utzi vista actual (uneko ikuspegia): 3D bisorean museotik gertu dauden zenbait jatetxe markatuko ditu. Gainera, alboko panelean, bakoitzaren helbidea erakutsiko du.

  • Museoa bisitatu behar duten guztiei irudia posta elektroniko bidez bidaltzeko, nahikoa da Correo electrónico (posta elektronikoa) botoiaren gainean klik egitea. Ondoko leiho hau ikusiko dugu:

Guztiek ordenagailuan Google Earth instalatuta ote duten ez badakigu, gomendagarriena da uneko ikuspegiaren fitxategi grafiko bat (argazki bat) bidaltzea. Beste bi aukeretako bat hautatzen badugu, posta jasotzen duenak programa instalatuta eduki behar du irudia ikusi ahal izateko. Egin klik leihoko Correo electrónico (posta elektronikoa) botoian. Posta elektronikoaren kudeatzailea irekiko da, erantsitako fitxategi bat duen mezuarekin. Hartzaileak erantsi eta, nahi izanez gero, mezu pertsonalen bat idatzi besterik ez da egin behar.

  • Ikus dezagun orain Reloj (erlojua) botoiaren funtzioa, 3D bisorean garai jakin bateko irudi-sekuentzia ikusi ahal izateko. Adibidez, Madrilgo Barajas aireportuko irudi bat erabiliko dugu. Idatz dezagun "Barajas, Madrid" Volar a (hegan egin hona) paneleko leihoan.

  • Reloj (erlojua) botoian klik eginda, denbora-erregela bat azalduko da 3D bisorearen goialdean. Haren bidez, bilaketa egiteko garaian (2007ko abuztuaren 3an) hasiera batean azaldutako irudiaren gainean denboran mugi gaitezke. Aurreko irudiak eskuragarri daude, adibidez, jarraian erakusten duguna (2002ko martxoaren 8koa). Bertan, alde nabarmenak antzeman ditzakegu, hala nola, garai hartan ez zeuden pistak eta eraikuntzak. Gainera, irudi berriago bat ikusteko aukera dago (2009ko otsailaren 28koa).

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Alejandro Joubert
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest