KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Toki geografikoak bilatu Google Earth eta Google Maps aplikazioen bitartez
Google Earth. Erabilera adibideak
11 de 29
0%

Google Earth. Erabilera adibideak

Hegaldi-simulagailua

Google Earthek, gainera, jolastuz ikasteko aukera ematen du; bere hegaldi-simulagailuaren bidez bidaia birtualak egiten baititu.

Aplikazioak bi hegazkin aukera hauek ditu:

  • F16 ehiza-hegazkina edo

  • SR22 propultsio-hegazkina.

Hegaldiaren hasierako kokapena, hau da, hegazkina aireratuko den puntua ere hauta daiteke. 3D bisorean erakusten den ikuspegiaren gainean has daiteke hegaldia, simulagailua aktibatzeko unean, edota hasierako kokapena hautatzeko panelean dagoen lauki zabalgarrian jasotako edozein aireportutik abia daiteke.

Tresna horren bidez munduko edozein hiri inguru, monumentu edo paraje naturalaren gainetik hegan egiteko, ibai bat bilatzeko eta horren ibilbide osoari jarraitzeko aukera dugu.

  • Adibide gisa, bila dezagun Ebro ibaia. Horretarako, "delta del Ebro" (Ebroren delta) idatziko dugu Volar a (hegan egin hona) leihoan. Behin ibaia kokatu ondoren, irudia hurbildu eta biratzeko aukera dugu, ibairen ubidearekin lerrokatuta egoteko. Ondoren, Herramientas (tresnak) fitxan, Entrar en simulador de vuelo (hegaldi-simulagailuan sartu) hautatuko dugu.

Simulagailua aktibatzean, 3D bisorean hegaldiaren kontrol-adierazleak agertuko dira. Mugimenduak saguarekin, teklatuarekin edota kontrol batekin ere kontrola daitezke.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Alejandro Joubert
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest