KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Toki geografikoak bilatu Google Earth eta Google Maps aplikazioen bitartez
Google Earth. Deskripzioa eta funtzionalitate nagusiak
3 de 29
0%

Google Earth. Deskripzioa eta funtzionalitate nagusiak

Google Earth izenak adierazten duenez, Lurra (Earth) munduko bola birtual baten bidez arakatzeko garatu zen. Munduko bola hori Keyhole Inc. enpresak sortu zuen 2001ean, EarthViewer 3D izenaz, eta Googlek 2004an eskuratu zuen.

Produktua, 2005ean Google Earth gisa berriro argitaratua, egun 41 hizkuntzatan eskuragarri dago, Windows 2000 eta ondorengoetan, Mac OS X 10.3.9 eta ondorengoetan, Linux Kernel 2.4 edo ondorengoan (2006ko ekainean argitaratua) eta FreeBSDn erabiltzeko. 2008ko urriaren 27an iPhone-ren sistema eragilean ere eskuragarri jarri zen doako deskarga gisa (freeware).

Tutorial honetan, Google Earthen doako bertsioaren funtzionaltasunak garatuko ditugu. Bada ere ordaintzeko bertsio bat, Google Earth Pro, merkataritza-erabilerara zuzendutakoa. Horrek zenbait tresna gehigarri eskaintzen ditu, hala nola: bereizmen handiko inprimaketa, kalkulu-orrien inportazioa (mapa baten aldi berean milaka helbide irudikatzeko), GISaren datuak inportatu eta antolatzea, azalerak eta erradioak neurtzea eta bezeroentzako Google Earth Pro-ren bideo pertsonalizatuak sortzea.

Egun Google Earthek aukera ematen digu Lurreko edozein tokitara hegan egiteko, eta satelite-irudiak, mapak, erliebeak eta eraikinak 3Dan ikusteko. Gainera, bidea ematen du kanpoko espazioko galaxiak eta ozeanoko arroilak ikusteko, bai eta eduki geografiko zabala arakatzeko, bisitatutako lekuak gordetzeko eta horiek beste pertsona batzuekin partekatzeko ere.

Google Earth instalatzeko eta behar bezala funtzionatzeko, PCak konfigurazio hau izan behar du:

Beharrezko gutxieneko konfigurazioa

Gomendatutako konfigurazioa

Sistema eragilea:

Windows 2000, Windows XP edo Windows Vista

Windows XP edo Windows Vista

CPUa:

Pentium 3, 500 Mhz

Pentium 4 2.4 GHz+ edo AMD 2400xp+

Memoria (RAM):

256 MB

512 MB

Disko gogorra:

400 MB-ko espazio librea

2 GB-ko espazio librea

Sarearen abiadura:

128 kbit/s

768 kbit/s

Txartel grafikoa:

3D- VRAMeko 16 MB-ko ahalmena

3D- VRAMeko 32 MB-ko ahalmena

Pantaila:

1024x768, "16-bit" - DirectX 9 (Direct X modua erabiltzeko, “gomendatua”)

1280x1024, "32-bit" - DirectX 9 (Direct X modua erabiltzeko, “gomendatua”)-

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Alejandro Joubert
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest