KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Toki geografikoak bilatu Google Earth eta Google Maps aplikazioen bitartez
Google Earth. Erabilera adibideak
12 de 29
0%

Google Earth. Erabilera adibideak

Geruzen erabilera

Dagoeneko azaldu ditugu Google Earth-en Capas (geruzak) panelaren funtzio batzuk, hala nola, Relieve (erliebea), Edificios 3D (3D eraikinak) edo bidaia birtualak. Gainera, interes geografikoa duten hautatutako leku batzuk eskaintzen ditu (bistaratze-eremuan aukeratu eta erakuts daitezke), Carreteras (errepideak) barruan, horien izenak bistaratzeko aukera ematen du, edo Lugares de interés (leku interesgarriak) hautatzekoa, horiek 3D bisorearen uneko ikuspegiaren gainean ikusi nahi izanez gero, 3D bisorean erakunde edo mugimendu kontserbazionista edo GKE batzuetan presentzia handiena duten eskualdeetara iritsi arte. Geruza batzuek

zeinuko botoia dute. Horrek aditzera ematen du bereizirik hauta daitezkeen zenbait aukera dituztela. Ondorengo adibidean, UNICEFek uraren eta saneamenduaren alorrean non diharduen nola ikusi azalduko dugu.

botoiaren gainean klik eginez gero, Concienciación global (kontzientziazio globala) atalean, aukera eta azpikategoria guztiak zabalduko dira. Hautatu UNICEF aukera: Agua y saneamiento (ura eta saneamendua). 3D bisorean UNICEFek programa horien bidez non diharduen ikusteko, izenburuaren gainean klik bikoitza egin behar dugu. Irudia hurbiltzean, erakundearen ikonoak ikusiko ditugu. Ikono horien gainean klik eginda agertuko den leihoan, tokian-tokian garatzen dituen jarduerei buruzko informazioa jasotzen da (kasu honetan ingelesez).

Herrien izenak eta mugak ikusteko, Fronteras y etiquetas (mugak eta etiketak) geruza aukeratuta izan behar da.

Google Earthen erabileraren adibideak ikusteko, Street view geruza ikusiko dugu.

Googlek kale eta errepideetan zehar hartutako argazki ugari ikusteko aukera ematen digu. Argazki horietako bat aukeratzean: programak aukera ematen digu, irudia hurbildu eta urruntzeko ez ezik, gure ikuspegi-puntua biratzeko, irudia hartutako puntaren inguruan biratzen ari bagina bezala. Argazkiak dagokien kalearen arabera izendatuta daude. Hegan egin dezagun ( Volar a) La Sagrada Familia, Barcelona"-ra. Street View geruza hautatuta dugula irudia hurbilduko dugu, kaleetan argazki-kameren ikono batzuk agertu arte. Marina eta Mallorca kaleen arteko gurutzagunearen argazkia hauta dezakegu. Ikuspuntua igo eta ezkerretarantz biratzean, ondorengo irudia lortuko dugu:

Argazkiaren azpiko eskuinaldean, Marina kalean zehar dauden kameren ikonoak ikus ditzakegu, argazkiak zein puntutan hartuak diren adierazita. Beraz, horien bidez beste ikuspuntu batzuk eskuratuko ditugu.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Alejandro Joubert
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest