KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Toki geografikoak bilatu Google Earth eta Google Maps aplikazioen bitartez
Google Maps. Erabilera adibideak
21 de 29
0%

Google Maps. Erabilera adibideak

Gainera, ezkerraldean, Cómo llegar (nola iritsi) eta Mis mapas (nire mapak) panelak topatuko ditugu.

  • Cómo llegar aukeran klik egitean zabalduko den leihoan, abiapuntua (A) eta nora joan nahi dugun (B) idatz dezakegu.

  • Garraiobidea ere aukeratu behar dugu: Autoz , garraio publikoaz edo oinez. Geziaren gainean klik egitean aukerak azalduko dira. Hori egin ondoren, Cómo llegar (nola iritsi) botoiaren gainean klik eginda, Google Mapsek maparen gainean marratuko du iradokitako ibilbidea eta A puntutik B puntura joateko jarraitu beharreko kaleei buruzko argibideak emango ditu.
  • Mis mapas (nire mapak) gainean klik eginda, mapei informazioa gehitzeko aukera izango dugu, bai eta beste erabiltzaile batzuek sortutako edukietan sartzeko ere.

1.200 eduki gehigarri baino gehiago daude eskuragarri: maparen gainean distantziak neurtzeko eta azalerak kalkulatzeko tresnak nahiz ezaugarrien arabera hautatutako leku jakin batzuk. Mis mapas (nire mapak) tresna erabili ahal izateko, beharrezkoa da Google kontu bat izatea. Konturik ez baduzu, jarraian, hura nola sortu azaltzen dugu labur-labur.

Googlen kontu bat sortzea

Egin klik Acceder (sortu) botoian, eskuinaldean erakusten dugun pantaila ikusteko. Google kontu bat baldin baduzu, sartzeko, idatzi zure posta elektronikoa eta pasahitza. Bestela, egin klik Crear una cuenta ahora (sortu kontua orain) aukeran eta zabalduko den pantailan adierazten diren jarraibideak bete. Ondorengo informazioa eskatuko dizu:

  • Uneko zure posta elektronikoaren helbidea:

  • Hautatu pasahitz bat:”

  • Sartu berriro pasahitza:”

  • Hitza egiaztatzea:”

Irakurri Google zerbitzuaren baldintzak eta egin klik hemen:

Orain, gure Google kontua badugunez eta Google Mapsen hasierako pantailako botoi bakoitzaren funtzioa ezagutzen dugunez, erabilera-adibide batzuk ikusiko ditugu.

  • Gure adibiderako, simulazio bat egingo dugu: Valentziako "Ciudad de las Artes y de las Ciencias" gunean bi egun pasatzeko bidaia bat planifikatuko dugu, Alacant hiria abiapuntu hartuta. Hasteko, joan nahi dugun lekua kokatzeko, bilaketa-leihoan, “Ciudad de las Artes y de las Ciencias, Valencia” idatziko dugu, eta Buscar en mapa (bilatu mapa) botoian klik eginda, honako pantaila hau lortuko dugu:

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Alejandro Joubert
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest