KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Toki geografikoak bilatu Google Earth eta Google Maps aplikazioen bitartez
Google Maps. Erabilera adibideak
25 de 29
0%

Google Maps. Erabilera adibideak

Gida honen azken ariketa gisa, Mis mapas (nire mapak) panelaren bidez eskuragarri dagoen eduki gehigarritik abiatuta jarduera bat egingo dugu. Horretarako, Añadir contenido (gehitu edukia) aukeran klik egingo dugu. Gure adibiderako, ARTEHISTORIA izenburupean eskura dauden 3 bildumetako baten edukia erabiliko dugu.

Esaterako, jarduera hau egin dezakegu: Espainiako 5 monumentu historiko kokatzea eta horien aipamen labur bat egitea Google Maps erabilita. Tutorial honetan, jarraian, aipamen horietako bat egiteko jarraitu beharreko urratsak azalduko ditugu:

  • Lehenik, Mis mapas (nire mapak) atalari edukia gehitu behar diogu gure Google kontuan. Horretarako, errepasa ditzagun, labur-labur, eman beharreko urratsak:
    1. sartu Google Mapsen webgunean,

    2. hasi saioa Googlen,

    3. sartu Mis mapas (nire mapak) panelean,

    4. egin klik Añadir contenido (gehitu edukia) aukeran, bilaketa-leihoan idatzi "ARTEHISTORIA" eta

    5. egin klik Buscar contenido de Google Maps (bilatu Google Maps-en edukia).

  • Ondorengo leihoa agertuko da. Bertan, hiru bildumetako bakoitzaren edukiaren deskribapena ikusi ahal izango dugu. Gure adibiderako, "Tesoros del Arte Español” (Espainiako artearen altxorrak) edukia gehitzeko, egin klik Añadirlo a Maps (gehitu mapak) aukeran.

  • “ARTEHISTORIA-Tesoros del Arte español” (ARTEHISTORIA - Espainiako artearen altxorrak) edukirako sarbidea gure Google kontuan gehitu ondoren, izenburu horren gainean klik eginda pantaila honetan sartuko gara:

  • Hauta dezagun "ARTEHISTORIA"
    ataleko ikono bat monumenturen bat ikusteko. Hautatzen dugun ikonoaren arabera, monumentu bat edo beste agertuko da. Gure kasuan, "Alcázar de los Reyes Cristianos de Córdoba" hautatu dugu, Más información en ARTEHISTORIA (informazio gehiago ARTEHISTORIAn) aukeran klik eginda. Google Mapsek beste horri batekin esteka egingo du. Bertan, monumentuaren aipamen historiko labur bat jasotzen da (jarraian agertzen da), monumentu horren argazkiez eta bestelako informazio garrantzitsuez gainera.

"Alcázar de los Reyes Cristianos de Córdoba" monumentuaren aipamen historikoa.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Alejandro Joubert
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest