KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Toki geografikoak bilatu Google Earth eta Google Maps aplikazioen bitartez
Google Maps. Deskripzioa eta funtzionalitate nagusiak
18 de 29
0%

Google Maps. Deskripzioa eta funtzionalitate nagusiak

Google Maps (aldi batez Google Local izena zuen) 2004ko urrian hasi zen, urtebeteko antzinatasuneko “Where 2 Technologies” enpresa eskuratzearekin batera, Lars y Jens Rasmussen anaiek Where2 enpresarako garatutako software-aplikazio baten bidez. Aplikazio horretatik abiatuta garatu zen Google Mapsen web-aplikazioa.

Google Maps esleipen-oinarri bat da, web-zerbitzuak eta Googlek eskaintzen duen teknologia aplikatzekoa. Eskaintzen ditu kale-mapak; oinez, autoz nahiz garraio publikoan bidaiatzeko ibilbideen plangintza; eta hiri-negozioen bilagailua mundu osoko herrialde ugaritarako. Haren sortzaileetako baten (Lars Rasmussen) hitzetan, Google Maps da "munduko informazioa modu geografikoan antolatzeko era bat".

Google Mapsek aukera ematen digu herrialde askotako hiri-eremuen satelite-irudiak eskuratzeko. Gobernu batzuek nabarmendu egin dute irudi horiek eraso terroristen plangintzan erabil daitezkeela. Hori dela eta, Googlek zenbait segurtasun-eremu ezabatu ditu (batez ere, Estatu Batuetako gobernu-instalazioak eta instalazio militarrak). Satelite irudietan, eremu batzuk ez daude bereizmen berarekin estalita: jende gutxien bizi den zonak xehetasun txikiagoaz ageri ohi dira. Esan beharra dago eremu batzuk lainoz estalita ager daitezkeela.

Nahiz eta Googlek satelite hitza erabiltzen duen, bereizmen handiko irudi gehienak hegazkinetatik (eta ez sateliteetatik) ateratako argazkietatik datozela. Google Mapsek satelite bidez lortutako datuak Google Earthen berberak dira. Aplikazio horrek eskuragarri dauden irudiak hartzen ditu; irudiek urtebete eta hiru urte artekoak dira.

Google Maps bateragarria da, besteak beste, ondorengo web-nabigatzaileekin:

  • Internet Explorer 6.0 edo aurreratuagoa

  • Firefox 2.0 edo aurreratuagoa

  • Safari 3.1 edo aurreratuagoa

  • Google Chrome

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Alejandro Joubert
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest