KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Toki geografikoak bilatu Google Earth eta Google Maps aplikazioen bitartez
Google Earth. Erabilera adibideak
10 de 29
0%

Google Earth. Erabilera adibideak

Bidaia Ilargira

Orain, ilargira egingo dugu bidaia, 3D bisorearen goialdean kokatutako Planeta (planeta) botoia erabilita. Horren bidez, aukera hauek ditugu: Lurra arakatzea (orain arte egin dugun bezala), zerua arakatzea (izarrak eta izar multzoak ikusteko), Marteren azala ikustea edota Ilargitik paseo birtuala egitea. Lurrerako bezalaxe, Marterako eta Ilargirako aurretiaz zehaztutako bidaia birtualak ere baditugu (azalpenak ingelesez daude). Cielo (zerua) geruzan, ezagutzen diren izar-laino eta galaxia ugariri buruzko informazio nabaria dago, eta horiek ordenagailuan ikusi ahal izango ditugu teleskopio sendo bat bailitzan.

Gure adibiderako, Planeta (planeta) botoian klik egin eta Luna (Ilargia) hautatuko dugu. Alboko Capas (geruzak) panelean, egin klik Galería lunar (ilargi-galeria) aukeran eta, ondoren, Misiones Apolo (Apolo misioak) atalean, misioen fitxak zabalduko dira. Hautatu lehena, Apolo 11: 3D bisorean koadro bat agertuko misioaren inguruko informazioarekin (irteera-data, Ilargian lurreratzea, Lurrera itzultzea, eta tripulatzaileen izena eta eginkizuna. Aipatutako informazioaz gain, argazki txiki batzuk ikusiko ditugu. Horien gainean klik egitean informazio gehiago, bideoak edo bereizmen handiko argazkiak eskuratu ahal izango ditugu.

  • Bereizmen handiko argazkietako bat irekitzean, irudia hurbildu eta hurrentzeko aukera izateaz gain, kurtsorea bisorearen goialdera eramenez gero, lauki zuria duen leiho bat agertuko da uneko ikuspegiaren atalean kokatuta. Leiho horren alboko gezien bidez, argazkitik mugitzeko aukera dugu 180º-ko ikuspegi-angeluaz, buruari biratzen ari bagina bezala.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Alejandro Joubert
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest