Saltar la navegación

WellSaid Labs

WellSaid Labs

DESKRIBAPENA

WellSaid Labs TTS (testu-ahots bihurtzeko) plataforma bat da, ahots artifizial (AA) oso errealista eta profesionala sortzeko diseinatua. 
120+ ahots natural baino gehiago eskaintzen ditu, hainbat hizkuntza, dialekto eta estilo barne. Aktore profesionalen grabazioetatik sortu dira, lizentziatutako materialarekin.  

JAKIN BEHARREKOAK

Software librea: Ez

Erregistroa behar du? Bai. Plataforma erabili ahal izateko kontu bat sor daiteke baita Google-eko edo Microsoft-eko kontu bat erabili ere.  

Hizkuntza: Euskara ez dago hizkuntza aukeran. 

Ordaindu behar da? Ez da beharrezkoa.

Oharrak: Doako planak mugak ditu. Segurtasun eta pribatutasun maila altuko neurriak ditu (SOC2, GDPR, itxita-eredua), beraz,  zure datuak ez dira modeloa trebatzeko erabiltzen. 

NOLA LORTU?

WellSaid Labs

NOLA ERABILI?

  • Joan webgunera: WellsaidLabs
  • Klikatu Sign Up / Try for free. 
  • Saioa hasi zure kontuarekin. 
  • Zure “Studio” edo “Dashboard” atala zabaldu. Bertan zure testua idatzi edo kargatu dezakezu. 
  • Idatzi edo itsatsi nahi duzun testua edo script-a. 
  • Aukeratu hizkuntza eta ahotsa (ahots liburutegitik). 
  • Editatu nahi baduzu: abiadura (speed), tonua (pitch), etenak, ahoskatze bereziak. 
  • Aurrebista (preview) egin eta entzun nola geratzen den. 
  • Gustuko baduzu, klikatu Download / Export audio fitxategia (MP3, WAV, OGG formatuetan planaren arabera) edo integratu API bidez aplikazio batean. 

eXeLearning-ekin egina (Leiho berria)