Jeda.ai
DESKRIBAPENA
- Jeda.ai adimen artifizialak bultzatutako tresna bat da, ideiak eta datuak bisualki antolatzeko erabiltzen dena.
- Multimodal Conversational Visual AI Workspace bezala ezagutzen da, eta burmuin-mapak, fluxu-diagramak, wireframe-ak, eta diseinu kolaboratiboak sortzeko diseinatuta dago.
- Produktibitatea, sormena eta lankidetza errazteko baliabide osoa eskaintzen du.
- Jeda.ai irakasleek, ikasleek, edo talde profesionalek erabil dezakete ideiak antolatzeko eta proiektuak planifikatzeko.
JAKIN BEHARREKOAK
Software librea: Ez
Erregistroa behar du? Bai
Hizkuntza: Eleaniztuna. Hala ere, interfaze nagusia ingelesez dago.
Ordaindu behar da? Ez da beharrezkoa
Oharrak: Hizkuntza-aukerak mugatuak izan daitezke, eta aplikazioaren doako bertsioak ezaugarri mugatuak eskaintzen ditu.
NOLA LORTU?
NOLA ERABILI?
- Webgunera Sartu
- Erregistratu edo saioa hasi
- Proiektu bat sortu: aukeratu sortu nahi duzun diagramaren edo mapa mota, hala nola: Burmuin-mapak, Fluxu-diagramak,Wireframe-ak.
- Adimen Artifizialarekin sortu: Eman deskribapen bat edo ideiak eta automatikoki diseinua sortuko du emandako informazioan oinarrituta.
- Diseinua Pertsonalizatu: elementuak gehituz edo ezabatuz.
- Kolaborazioa Beste erabiltzaile batzuk gonbida daitezke proiektuan lan egiteko.
- Gorde eta esportatu: amaitzean, zure lana formatu desberdinetan esporta dezakezu: PDF, PNG edo SVG.