Saltar la navegación

ChatGPT

ChatGPT

DESKRIBAPENA

ChatGPT (Generative Pre-trained Transformer) OpenAI enpresak kaleratutako adimen artifizialeko txatbota da.

Txatbot baten funtzio nagusia elkarrizketa batean parte hartzen duen pertsona bat imitatzea da. Hala ere beste ezaugarri interesgarri ugari ditu, moldakortasuna eta inprobisazioa esaterako, gainera, bestelako eginkizunetan ere ondo moldatzen da besteak beste konputagailu-programak idazten eta arazten, Linux sistema emulatzen, idazlanak, poesia eta musika sortzen.

Hezkuntzarako erabilera ezberdinak:

  • Ikasketa-laguntzaile pertsonalizatua.
  • Ebaluazio eta atzeraelikadura automatizatuak.
  • Tutoretza birtual interaktiboa.
  • Ikasketa prozesua antolatzea.
  • Eduki hezitzailea sortzea.

JAKIN BEHARREKOAK

Software librea: Ez

Erregistroa behar du? Bai

Hizkuntza: Euskeraz dago

Ordaindu behar da? Ez da beharrezkoa

Oharrak: ChatGPT-ek esandako eta egindako lanak beti errepasatu egin behar dira. Ez da 100% fidagarria

NOLA LORTU?

ChatGPT

NOLA ERABILI?

ChatGPT-ekin interakzioan aritzeko, “prompt” bat eman behar da. Prompt bat adimen artifizialari testua edo erantzuna sortzeko aurkezten zaion instrukzio edo galdera bat da.

Prompt onak idazteko Vaiana teknika erabiliko dugu:

  1. Rolak definitzea: Honako egitura erabiliko dugu: ... bezala jokatu ezazu.
  2. Ekintzak eta testuingurua: ChatGPTk egitea nahi ditugun ekintzak definituko ditugu eta ekintza horien testuingurua kokatuko dugu. Zenbat eta espezifikoagoak izan testuinguruan eta ekintzetan, orduan eta emaitza hobeak lortuko ditugu.

eXeLearning-ekin egina (Leiho berria)