Descript
DESKRIBAPENA
Descript audio eta bideo ediziorako plataforma aurreratua da, edizioa testu bidez egiteko aukera ematen duena. AIAk transkripzio automatikoak sortzen ditu, eta erabiltzaileek testua editatzean, aldaketak automatikoki islatzen dira audioan eta bideoan.
Gainera, tresnak ahots klonazioa (Overdub), zarata kentzea (Studio Sound), eta edizio adimenduna (Underlord AI) bezalako funtzionalitateak eskaintzen ditu.
JAKIN BEHARREKOAK
Software librea: Ez
Erregistroa behar du? Bai
Hizkuntza: Interfazea ingelesez dago, baina transkripzio eta itzulpen funtzioek hainbat hizkuntza onartzen dituzte (gaztelania, frantsesa, alemana...). Euskarazko transkripzio-euskarria oraingoz ez dago ofizialki integratuta.
Ordaindu behar da? Oinarrizko plan batekin doako erabilera eskaintzen du, funtzionalitate aurreratuak erabiltzeko ordainpeko planak ditu.
Oharrak:
- Bideoaren iraupena mugatuta dago.
- Eduki sortuak komertzialki erabiltzeko, lizentzia eta erabilera-baldintzak kontuan hartu behar dira.
NOLA LORTU?
NOLA ERABILI?
- Erregistratu edo saioa hasi Deskript.
- Proiektu berria sortu eta audio edo bideo fitxategia igo.
- Automatikoki transkribatu edukia; AAk testu-bertsioa sortuko du.
- Editatu testuan zuzenean: hitzak ezabatu, aldatu edo mugitu, eta bideoa automatikoki eguneratuko da.
- Erabili AA funtzioak:
- Overdub: testutik ahotsa sortzeko.
- Studio Sound: zarata kentzeko.
- Underlord: laburpen eta edizio adimendunak egiteko.
- Gehitu azpitituluak, musika edo irudiak proiektuari.
- Esportatu edo partekatu emaitza.