Saltar la navegación

Dall-E

Dall-E

DESKRIBAPENA

DALL·E OpenAI-k garatutako adimen artifizialeko tresna bat da. Testu-deskribapen batetik abiatuta irudiak sortzen ditu, estilo errealistatik hasi eta marrazki edo ilustrazio artistikoetara arte. Era berean, irudiak editatzeko aukera ematen du (adibidez, elementuak gehitu edo ezabatu, estiloa aldatu, atzeko planoa ordezkatu…). 

JAKIN BEHARREKOAK

Software librea: Ez

Erregistroa behar du? Bai/Open AI kontua 

Hizkuntza: Euskara onartzen du. Interfazea nagusiki ingelesez dago. 

Ordaindu behar da? Ez da beharrezkoa, doako bertsio mugatua du.

NOLA LORTU?

Dall-E

NOLA ERABILI?

  • Hasi saioa zure OpenAI kontuarekin (edo sortu berria).
  • Idatzi deskribapena (“prompt” edo testua) zehatz eta argia: 
  • Adibidez: “Eskolan zientzia esperimentuak egiten ari diren ikasleak, marrazki estiloan” 
  • Bidali mezua eta itxaron irudia sortu arte. 
  • Deskargatu edo editatu irudia (“Edit” edo “Variations” aukerak erabiliz). 
  • Gorde edo partekatu zure proiektu edo material didaktikoetan. 

eXeLearning-ekin egina (Leiho berria)