MurfAI
DESKRIBAPENA
Murf.ai adimen artifizialean oinarritutako ahots-sintesi (TTS) plataforma da. Testua ahots errealista bihurtzen du, bideo, podcast, aurkezpen, iragarki eta abarretarako. Ahots estilo eta hizkuntza askotako aukerak ditu, eta edizio tresnak ere eskaintzen ditu (tonu, abiadura, etenak…).
JAKIN BEHARREKOAK
Software librea: Ez
Erregistroa behar du? Bai, Google, email edo bestelako sistemekin.
Hizkuntza: Hizkuntza askotan erabili daiteke, baina euskera ez dago ofizialki eskuragarri.
Ordaindu behar da? Ez da beharrezkoa, doako plana mugatua du.
Oharrak: Doako planak muga dituela kontuan izan behar da, ahots eta deskarga aukera gutxiago, ur-marka posiblea...
NOLA LORTU?
NOLA ERABILI?
- Sartu webgunean
- Sakatu Sign up / Get started eta sortu kontua (email edo Google bidez).
- Kontuan sartu ondoren, aukeratu New Project.
- Idatzi edo itsatsi entzun nahi duzun testua testu-koadroan.
- Aukeratu ahotsa eta hizkuntza (Voice > aukeratu bat).
- Nahi izanez gero editatu:
- Abiadura (Speed)
- Tonua / estiloa
- Etenak (pauses)
- Esaldi nabarmenduak
- Sakatu Play ▶ entzun aurrebista egiteko.
- Gustuko baduzu, sakatu Download (ordainketa edo planaren arabera aukera desberdinak). Deskargatu audioa (MP3/WAV normalean).