Saltar la navegación

Kaiber

Kaiber

DESKRIBAPENA

Kaiber AI irudi, testu eta bideo sarrera erabiliz animazioak eta bideo ikusgarriak sortzeko plataforma bat da. Plataformak “Superstudio” izeneko ingurunean bildutako tresnak eskaintzen ditu, non erabiltzaileek proiektu bisualak funtzio desberdinekin landu ditzaketen.  

Ondorengo funtzioak ditu: 

  • Testutik bideo bihurtzea (Text-to-Video). 
  • Irudien animazioa (Image-to-Video). 
  • Bideo edizioak eta itxura aldaketak (Transform). 
  • Audioreaktibitatea: bideoak soinua entzuten duen bezala animazioak sinkronizatzeko gaitasuna. 
  • Modu ezberdinetako AI modeloak: Luma Video, Veo 3, Luma Ray 2 ... 
  • Mugikorreko aplikazioak iOS eta Android-en erabilgarri. 

JAKIN BEHARREKOAK

Software librea: Ez

Erregistroa behar du? Bai

Hizkuntza: Ingelesez dago, momentuz euskarazko bertsiorik ez du. 

Ordaindu behar da? Kaiber AI plataformak plan eta kreditu sistema bat erabiltzen du. Doako proba mugatuak daude baina funtzionalitate aurreratuak, kreditu gehiago eta erabilera komertzialerako aukera ordaindu beharrekoak dira. 

Oharrak: 

  • Bideoen iraupena eta ereduaren gaitasunak modeloaren arabera aldatzen dira. 
  • Plataforma hodeian funtzionatzen du, beraz, konektibitate ona behar da. 
  • Komertzialki erabiltzeko, erabilera-baldintzak eta lizentziak aztertu behar dira. 

NOLA LORTU?

KaiberAI

NOLA ERABILI?

  • Erregistratu edo saioa hasi Kaiber AI webgunean. 
  • Sortu proiektu berria Superstudio ingurunean. 
  • Aukeratu sortze-modua: 
    • Text-to-Video → prompt bat idatziz.  
    • Image-to-Video → irudi bat igo eta animazioa aplikatu.  
    • Transform / Video Restyle → bideo bat hartu eta estilo aldaketak aplikatu. 
  • Zehaztu parametroak: iraupena, hasierako eta bukaerako irudiak, eredu mota (Luma, Veo, etab.). 
  • Sortu bideoa (Generate) eta itxaron AAk prozesua osatzeko. 
  • Ikusi emaitza eta, behar izanez gero, prompt edo parametroak egokitu berriro. 
  • Deskargatu edo partekatu sortutako bideoa baina hori planaren eta lizentzien arabera egongo da eskuragarri.

eXeLearning-ekin egina (Leiho berria)