Saltar la navegación

Picsart

Picsart

DESKRIBAPENA

Picsart irudiak eta bideoak editatzeko, sortzeko eta pertsonalizatzeko aplikazio digitala da. Mugikor zein ordenagailuetan erabil daiteke, eta tresna ugari eskaintzen ditu: filtroak, collageak, testuak, marrazkiak, atzeko planoen ezabaketa, baita AA bidezko irudi-sorkuntza ere. Sare sozialetarako eduki bisualak sortzeko oso erabilia da, baina hezkuntzan ere baliagarria izan daiteke kartelak, bideo laburrak edo aurkezpenak egiteko. 

JAKIN BEHARREKOAK

Software librea: Ez

Erregistroa behar du? Bai

Hizkuntza: Anitzak. Euskara onartzen du. Interfazea euskaraz ez du. 

Ordaindu behar da? Ez da beharrezkoa, doako bertsio mugatua du.  

NOLA LORTU?

Picsart

NOLA ERABILI?

  • Sortu kontu bat edo hasi saioa. 
  • Aukeratu proiektu mota: argazkia editatu, collage bat sortu, edo irudi berri bat AA bidez sortu. 
  • Editatu edukia: gehitu testuak, efektuak, filtroak, irudiak edo AA tresnak erabili. 
  • Gorde eta partekatu: zure lana gorde edo partekatu zuzenean sare sozialetan. 
  • (Aukerazkoa) Erabili AA funtzioak: “AI Tools” atalean irudi berriak edo atzeko plano berriak sortzeko. 

eXeLearning-ekin egina (Leiho berria)