Perplexity
DESKRIBAPENA
Perplexity adimen artifizialeko txatbota da.
Txatbot baten funtzio nagusia elkarrizketa batean parte hartzen duen pertsona bat imitatzea da. Hala ere beste ezaugarri interesgarri ugari ditu, moldakortasuna eta inprobisazioa esaterako, gainera, bestelako eginkizunetan ere ondo moldatzen da besteak beste konputagailu-programak idazten eta arazten, idazlanak, poesia eta musika sortzen. Beste txatbot batzuek ez bezala, internetera konektatua dago, uneoro informazioa aktualizatua izateko. Perplexity IAko beste parte-hartzaileengandik bereizten da, galdera konplexuei erantzun zehatzak eta ondo informatuak emateko ikuspegiagatik, betiere erabilitako iturriak aipatuz.
Hezkuntzarako erabilera ezberdinak:
- Ikasketa-laguntzaile pertsonalizatua.
- Ebaluazio eta atzeraelikadura automatizatuak.
- Tutoretza birtual interaktiboa.
- Ikasketa prozesua antolatzea.
- Eduki hezitzailea sortzea.
JAKIN BEHARREKOAK
Software librea: Ez
Erregistroa behar du? Ez da beharrezkoa
Hizkuntza: Euskeraz ez, baina gazteleraz badago
Ordaindu behar da? Ez
Oharrak: Perplexity-k esandako eta egindako lanak beti errepasatu egin behar dira. Ez da 100% fidagarria
NOLA LORTU?
NOLA ERABILI?
Perplexity-rekin interakzioan aritzeko, “prompt” bat eman behar da. Prompt bat adimen artifizialari testua edo erantzuna sortzeko aurkezten zaion instrukzio edo galdera bat da.
Prompt onak idazteko Vaiana teknika erabili daiteke.Egitura hurrengoa izango litzateke:
- Rolak definitzea: ... bezala jokatu ezazu.
- Ekintzak eta testuingurua: Perplexityk egitea nahi ditugun ekintzak definituko ditugu eta ekintza horien testuingurua kokatuko dugu. Zenbat eta espezifikoagoak izan testuinguruan eta ekintzetan, orduan eta emaitza hobeak lortuko ditugu.