Descript
DESKRIBAPENA
Audioa eta bideoa editatzeko tresna bat da, edukia modu intuitiboan transkribatzeko eta editatzeko aukera ematen duena. Irakasle batek bere ikasgaiak graba ditzake, transkribatu eta edukia editatu, ikasketa-baliabide eraginkorrak sortzeko.
JAKIN BEHARREKOAK
Software librea: Ez
Erregistroa behar du? Bai.
Hizkuntza: Transkripzio automatikorako 26 hizkuntza onartzen ditu gaur egun , baina euskara ez dago hizkuntza aukeran.
Ordaindu behar da? Ez da beharrezkoa.
Oharrak: Doako planak mugak ditu. Kolaborazio gaitasunak ditu eta beste plataforma batzuekin integra daiteke. Web-bertsioa oraindik ez da oso osatua.
NOLA LORTU?
NOLA ERABILI?
- Descript webgunean sartu eta kontu bat sortu (erregistroa egin).
- Softwarea deskarga daiteke sistema eragilean (macOS edo Windows) funtzio gehiago izateko.
- “New Project” edo “New File” aukeratu.
- Audio edo bideo fitxategi bat igo (upload) edo zuzenean grabatu (screen recording) aplikazioaren bidez.
- Transkripzioa automatikoki ematen da; lehen hizkuntza hautatu.
- Transkripzioa testu moduan editatu nahi dituzun zatiren gainean egin: ezabatu, mugitu, aldatu — edizioa audioan/bideoan automatikoki islatuko da.
- Nahi izanez gero, filler-wordak (um, ahh, like, etc) automatikoki kendu.