Gemini
DESKRIBAPENA
Gemini Googlek kaleratutako adimen artifizialeko txatbota da.
Txatbot baten funtzio nagusia elkarrizketa batean parte hartzen duen pertsona bat imitatzea da. Hala ere beste ezaugarri interesgarri ugari ditu, moldakortasuna eta inprobisazioa esaterako, gainera, bestelako eginkizunetan ere ondo moldatzen da besteak beste konputagailu-programak idazten eta arazten, idazlanak, poesia eta musika sortzen. Beste txatbot batzuek ez bezala, internetera konektatua dago, uneoro informazioa aktualizatua izateko.
Hezkuntzarako erabilera ezberdinak:
- Ikasketa-laguntzaile pertsonalizatua.
- Ebaluazio eta atzeraelikadura automatizatuak.
- Tutoretza birtual interaktiboa.
- Ikasketa prozesua antolatzea.
- Eduki hezitzailea sortzea.
JAKIN BEHARREKOAK
Software librea: Ez
Erregistroa behar du? Bai
Hizkuntza: Euskeraz ez, baina gazteleraz badago
Ordaindu behar da? Ez da beharrezkoa
Oharrak: Gemini-k esandako eta egindako lanak beti errepasatu egin behar dira. Ez da 100% fidagarria
NOLA LORTU?
NOLA ERABILI?
Gemini-rekin interakzioan aritzeko, “prompt” bat eman behar da. Prompt bat adimen artifizialari testua edo erantzuna sortzeko aurkezten zaion instrukzio edo galdera bat da.
Prompt onak idazteko Vaiana teknika erabiliko dugu.
- Rolak definitzea: Honako egitura erabiliko dugu: ... bezala jokatu ezazu.
- Ekintzak eta testuingurua: Geminik egitea nahi ditugun ekintzak definituko ditugu eta ekintza horien testuingurua kokatuko dugu. Zenbat eta espezifikoagoak izan testuinguruan eta ekintzetan, orduan eta emaitza hobeak lortuko ditugu.