Saltar la navegación

Brainly

Brainly

DESKRIBAPENA

  • Ikaskuntza kolaboratiboa sustatzen duen online hezkuntza komunitate bat da, non adin guztietako ikasleek lankidetzan jarduteko aukera duten zalantza akademikoak partekatu eta argitzeko.
  • Ikasleek matematika, zientzia, historia edo beste edozein gairi buruzko galderak egin ditzakete, eta ondoren, komunitateko beste kideek, guraso, irakasle edota adituek, erantzunak eta azalpenak eskaini ditzaketen.
  • Adimen artifiziala erabiltzen du erantzunak sailkatzeko, garrantzitsuenak eta erabilgarrienak erakutsiz. Horrez gain, plagio kasu posibleak detektatzen ditu.

JAKIN BEHARREKOAK

Software librea: Ez

Erregistroa behar du? Bai

Hizkuntza: Euskeraz ez, baina gazteleraz badago

Ordaindu behar da? Ez

Oharrak: Aplikazioa deskargatu behar da funtzio batzuk aktibatzeko.

NOLA LORTU?

Brainly

NOLA ERABILI?

  1. Egin galdera bat: Zalantza akademikoren bat baduzu, egin galdera bat komunitatean. Zure galdera zuzenean idatzi, argazki bat erantsi edo audioa graba dezakezu.
  2. Zehaztu jakintza-arloa: Hautatu zure galderari lotutako ezagutza-eremu zehatza. Honek zure kontsulta aditu egokietara bideratzen lagunduko dizu.
  3. Elkarlanean ikasi: Arakatu beste erabiltzaileen galderak eta, ahal baduzu, lagundu horiek konpontzen! Brainly-n etengabeko lankidetza funtsezkoa da modu eraginkorrean ikasteko.
  4. Baloratu erantzunak: Erantzunak jasotzen dituzunean, ebaluatu. Izarrak eman ditzakezu azalpenaren kalitatearen arabera. Horrela komunitateari ekarpena egin eta ikaskuntza bateratua bultzatuko duzu.

Iturria: Brainly

eXeLearning-ekin egina (Leiho berria)