Listnr
DESKRIBAPENA
Listnr AI testua ahots bihurtzeko (text-to-speech, TTS) eta ahots sintesia aurreratua eskaintzen duen plataforma bat da. Webgunearen arabera 1.000+ ahots baino gehiago ditu 142+ hizkuntzatan. Podcastak egiteko, bideo narratzaileak garatzeko, e-learning edukiak sortzeko eta abar. erabil daiteke.
JAKIN BEHARREKOAK
Software librea: Ez
Erregistroa behar du? Bai.
Hizkuntza: Euskara ez dago hizkuntza aukeran.
Ordaindu behar da? Ez da beharrezkoa.
Oharrak: Doako planak mugak ditu. Ahots klonazioa egiteko aukera ematen du.
NOLA LORTU?
NOLA ERABILI?
- Joan webgunera: Listnr.
- Sakatu Sign Up / Get Started eta sortu kontua (posta-elektronikoa edo beste bidez).
- Saioa hasi sortu duzun kontuarekin.
- “Text to Speech” edota audio bihurtu nahi duzun edukia hautatu.
- Aukeratu hizkuntza eta ahotsa liburutegitik.
- Editatu nahi baduzu: abiadura, tonua, geldiuneak eta ahoskatzea alda daitezke.
- Aurrebista (preview) entzun.
- Gustukoa izatekotan, klikatu Generate/Convert eta gero Download audio fitxategia (MP3, WAV…)