DeepArt
DESKRIBAPENA
DeepArt.io adimen artifizialean oinarritutako irudi‐prozesatze aplikazioa da. Bere funtzio nagusia da argazki bat artelan baten estiloan bihurtzea; adibidez, zure argazkia Van Gogh, Picasso edo Munch-en estiloan margotuta balego bezala.
Horretarako, neural style transfer izeneko teknika erabiltzen du: bi irudi konbinatzen ditu (argazki bat eta artelan baten estiloa) emaitza berri bat sortzeko.
JAKIN BEHARREKOAK
Software librea: Ez
Erregistroa behar du? Bai, baina behin-behinean erabil daiteke erregistratu gabe.
Hizkuntza: Testu prompt-ak egiteko euskara erabil daiteke. Emaitza hobeak ingelesez.
Ordaindu behar da? Ez da beharrezkoa. Doako bertsio oso mugatua du, ur markarekin eta erresoluzio txikiko irudiekin.
NOLA LORTU?
DeepArt
NOLA ERABILI?
- Sartu webgunean.
- Kargatu zure irudia.
- Aukeratu estilo artistikoa.
- Bidali eskaera.
- Emaitza ikusi: sortutako irudia agertuko da pantailan.
- Deskargatu edo erosi: doan, erresoluzio txikiko bertsioa eta ur-markarekin. Ordaintzen, kalitate handiko bertsioa eta ur-markarik gabe.
- Partekatu: zure artelana gorde ordenagailuan edo partekatu sare sozialetan.