Saltar la navegación

Mistral

Mistral

DESKRIBAPENA

Mistral enpresa frantziarrak garatutako adimen artifizialeko txatbota da.

Txatbot baten funtzio nagusia elkarrizketa batean parte hartzen duen pertsona bat imitatzea da. Hala ere beste ezaugarri interesgarri ugari ditu, moldakortasuna eta inprobisazioa esaterako, gainera, bestelako eginkizunetan ere ondo moldatzen da besteak beste konputagailu-programak idazten eta arazten, idazlanak, poesia eta musika sortzen. Beste txatbot batzuek ez bezala, internetera konektatua dago eta microsofteko aplikazio ezberdinetan erabili daiteke, aplikazio horretako eskaera espezifikoak egiteko.

Hezkuntzarako erabilera ezberdinak: 

  • Ikasketa-laguntzaile pertsonalizatua.
  • Ebaluazio eta atzeraelikadura automatizatuak.
  • Tutoretza birtual interaktiboa.
  • Ikasketa prozesua antolatzea.
  • Eduki hezitzailea sortzea.

JAKIN BEHARREKOAK

Software librea: Bai

Erregistroa behar du? Ez da beharrezkoa. Erregistratuta aukera gehiago ematen ditu

Hizkuntza: Euskeraz ulertzen du

Ordaindu behar da? Ez 

Oharrak: Mistral-ek esandako eta egindako lanak beti errepasatu egin behar dira. Ez da 100% fidagarria

NOLA LORTU?

Mistral

NOLA ERABILI?

Mistral-ekin interakzioan aritzeko, “prompt” bat eman behar da. Prompt bat adimen artifizialari testua edo erantzuna sortzeko aurkezten zaion instrukzio edo galdera bat da.

Prompt onak idazteko Vaiana teknika erabiliko dugu.

Rolak definitzea: Honako egitura erabiliko dugu: ... bezala jokatu ezazu.
Ekintzak eta testuingurua: DeepSeek-ek egitea nahi ditugun ekintzak definituko ditugu eta ekintza horien testuingurua kokatuko dugu. Zenbat eta espezifikoagoak izan testuinguruan eta ekintzetan, orduan eta emaitza hobeak lortuko ditugu.

eXeLearning-ekin egina (Leiho berria)