ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:
Lantegiko materialekin lanean hasteko, egin ditzagun horri buruzko 5 galdera
Irakasteko eta ikasteko egitura didaktikoa da. Ikasleak curriculum-gaitasunak eta IKT gaitasunak batera eskura ditzan diseinatuta dago. Proposamen honen bidez, irakaslea IKTen alorrean trebatu ahal izango da, lan-metodologia berriak probatu ahal izango ditu ikasleekin gelan, eta bi gaitasun-eremuak ebaluatzeko jarraibideak izango ditu, hau da, ebaluatzeko ea ikasleek curriculumeko edukiak eta helburuak bereganatu dituzten, eta ea teknologiaren, informazioaren eta komunikazioaren alorrekoak (IKTak) bereganatu dituzten.
Ikasgaietako curriculuma oso zabala eta luzea delako, eta gelan lanerako denbora gutxiegi edukitzen delako hori guztia zehatz-mehatz lantzeko. IKTak curriculumaren testuinguruaren barruan landu behar direlako. Ikasleek ikastetxean IKT gaitasunak ere eskuratu behar dituztelako, hala eskatzen baitu informazioaren eta ezagutzaren gizarteak. Eta, horretarako, aurrez irakasleak trebatu egin behar du. Irakasleak adibidetzat balio duten ereduekin lan egin behar duelako aurrez, gero bere proposamenak egin ahal izateko.
Helburua da irakasleei prestakuntza-esperientzia bat ematea, “eginez ikasi” printzipio metodologikoan oinarrituta, eta IKTko Curriculum Jarduera baten bidez. IKTak eta haiekin lotutako metodologiak gelan gauzatzeko, behar-beharrezkoa da hezitzaileak aurrez haiekin lan egin izana. Izan ere, esperientziarik ez badu, ezinezkoa da IKTen alorreko prozesu eta jarduerek gelan arrakasta izatea.
Irakasleei IKTko Curriculum Jardueraren proposamen bat aurkeztuko zaie. Hezitzaileak prestatu egin beharko du jarduera aurrez, web 2.0-ko doaneko IKT tresnak ezagutu eta erabiliz, gero ikasitakoa gelan ikasleekin aplikatzeko. Hartara, irakasleak, IKTen alorreko gaitasun eta metodologien alorrean prestakuntza jasotzeaz gain, bere irakaskuntzako testuinguruan aplika dezakeen hezkuntza-produktu bat sortuko du.
Erabiliko ditugun IKT baliabideak ezagutzeko eta haiekin praktikatzeko gogoz.
Beraz, has gaitezen!
Material honen helburua hauxe da: adibideen bidez azaltzea nola aplika daitezkeen IKTak gelan, curriculum-edukiak ikasteko eta trebetasun digitalak eskuratzeko.
Gure helburua IKTko gaitasunak eskuratzeko lan espezifikoa egitea denez, unitate didaktikorako proposamenean, ikaskuntza-helburuez eta metodologia-jarraibideez gain, bereziki zehaztu dira unitatea burutzeko ikasleek nahiz irakasleek behar dituzten gaitasun digitalak.
Beraz, proposatutako curriculum-unitatea prestatzean eta lantzean, irakasleak trebetasun instrumentalekin, informazio digitalaren edo komunikazio birtualaren (IKT) tratamenduarekin lotutako jakintza eta jardunbideak aplikatu beharko ditu. Eginkizun horretarako jarraibideak eta laguntza ematea da, hain zuzen, tutorial honen helburu nagusia.
Horrela bada, premisa horiek kontuan hartuta, tutorialak hau eskaintzen du:
Irakaslearen gida bat; gidak jarduera prestatzeko eta gauzatzeko lanak pausoz pauso adierazten ditu, eta alderdi didaktiko, teknologiko edota curriculum-alderdiei buruzko gomendio metodologikoak ere baditu (Irakaslearen gida izeneko dokumentua).
Eskola 2.0 IKT tutorialetara sartu ahal izateko erreferentziak; erabilitako programei buruz gehiago jakiteko balio dute.
Irakaslearentzako prestakuntza-proposamen bat (Prestakuntza-proposamena izeneko koadroan dago laburbilduta).
Gelako programazio bat, curriculumari eta IKTei dagozkien eduki eta helburuekin (Gelako programazioa).
Proposamena hiru jarduera-bloketan banatuta dago.
Jarduera ekonomikoei buruzko elkarrizketak eta debateak egin ondoren, ikasleek, talde-lanean eta irakaslearen laguntzarekin, hiru sektoreei buruzko mapa kontzeptual bat egingo dute, lehen eta bigarren sektoreko aurrezagutzak gogoratuz. Jarraian, ikasleek, banaka, mapa kontzeptuala osatuko dute, hirugarren sektoreko ezaugarriak gehituz.
Nire herriko zerbitzuei buruzko informazioa bilatzea (‘30) Nire herriko oihartzunak egitea (1h).
Ikasleek, lan-taldetan bilduta, beren komunitatean ematen diren udal-zerbitzuak ikertzen dituzte. Aukeratutako zerbitzuari buruzko nformazioa idazten dute eta audio-formatuan grabatzen, beste pertsona batzuei emateko haien berri. Sortutako audioa geoerreferentziatu egingo da, Woices web-zerbitzua erabiliz, eta web horretan eskuragarri dauden oihartzunekin batera gordeko da.
Turismo-jarduerei buruzko lana egin behar dutela finkatu ondoren, beren komunitatean interes turistikokoak diren lekuei buruzko ikerketa egingo dute ikasleek, leku horietako baten deskribapena egingo dute, eta audio-gida bat prestatuko dute Woices zerbitzuan, ikasgelan ikertu diren lekuetatik ibilbide bat egiteko.
GELAKO JARDUERA | EGIN BEHARREKO LANAK | Beharko ditugun IKT BALIABIDEAK ETA MATERIALAK | Landuko ditugun IKT* GAITASUNAK |
1. jarduera |
1. ariketa Jarduera ekonomikoei buruzko mapa kontzeptualak egitea. 2. ariketa. Hirugarren sektoreari buruzko informazio-iturri fidagarriak prestatzea (eskuliburua, liburua, web-orriak), ikasleek erabiltzeko. |
| G7. Oinarrizko eragiketak egitea multimedia-edukiekin. D5. Honetarako aukera ematen duten IKT baliabideak identifikatu eta ebaluatzea: ikasgaiko edukiak ulertu eta garatzekoa (gertaerak, ideiak, teoriak, kontzeptuak), eta haien arteko hierarkiak eta harremanak ezartzekoa. D9. Ikasleengan hausnarketa eragitea lankidetzako IKTak erabiliz, kontzeptuak agertu eta argitzen laguntzeko. |
2. jarduera | 3. ariketa. Hirugarren sektorearen ezaugarriei buruzko webguneak aukeratzea, aldez aurretik, ikasleekin lana egiteko. 4. ariketa: Komunitateko zerbitzuei buruzko oihartzunak egitea Woicesen |
| D5. Honetarako aukera ematen duten IKT baliabideak identifikatu eta ebaluatzea: komunikazio-mota desberdinak erabiltzekoa ikasgaiaren generoak eta ikur-sistemak erabilita, eta kontuan hartuta norentzat den eta zein testuingurutan den, D6. Mundu errealeko gaiak esploratzeko eta/edo benetako arazoak konpontzeko aukera ematen duten IKT baliabideak erabiltzea. C2. Ikasleekin lan egiteko IKT baliabideak modu onargarrian erabiltzen politikak moldatu eta lagunduko dituzten esperientziak diseinatzea, abian jartzea eta ebaluatzea. |
3. jarduera | 5. ariketa Googledocs erabiliz lankidetza-lan bat antolatzea, informazioa berreskuratzeko. 6. ariketa. Komunitateko leku turistikoen audio-gida (soinu-mapa) bat grabatzea Woicesen. |
| D4. Ikaskuntza-esperientziak diseinatzea, martxan jartzea eta ebaluatzea, IKTko baliabideak erabiliz ikasleengan sustatzeko XXI. menderako trebetasunak; esaterako, lankidetza, talde-lana, pentsaera kritikoa, arazoak konpontzea, enpatia eta sormena. D5. Honetarako aukera ematen duten IKT baliabideak identifikatu eta ebaluatzea: komunikazio-mota desberdinak erabiltzekoa ikasgaiaren generoak eta ikur-sistemak erabilita, eta kontuan hartuta norentzat den eta zein testuingurutan den, D6. Mundu errealeko gaiak esploratzeko eta/edo benetako arazoak konpontzeko aukera ematen duten IKT baliabideak erabiltzea. D14. Informazioa, eta batez ere web-informazioa, bilatu eta aztertzeko estrategiak modelatu eta sustatzen dituzten ikaskuntza-esperientziak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea. |
* Item horiek irakasleentzako IKT prestakuntzako Eskola 2.0 proposamenekoak dira. Lantegi honi erantsitako materialetatik hartua: IKT gaitasunen mapa irakasleentzat.
Unitatearen gelako programazioa dokumentu honen amaierako atalean dago. Jarduera bakoitzean trebetasun jakin batzuk erabili beharko ditugu. Hurrengo atalean zehaztu eta planifikatuko ditugu.
Laneko eskema
1. jarduera Jarduera ekonomikoak | 1. ariketa Jarduera ekonomikoen motak | 2. ariketa Hirugarren sektorea |
Prestaketa-lanak.
| Mapa kontzeptualak egitea XMind tresnarekin | --- |
Ikasleekin egiteko lana | Jarduera ekonomikoei buruzko mapa kontzeptual bat egitea talde-lanean (‘30) | Mapa kontzeptuala banaka zabaltzea, hirugarren sektorearen adarrean (1 h) |
2. jarduera Zerbitzuak | 3. ariketa Zerbitzu-aukeraketa | 4. ariketa Oinartzunak egitea |
Prestaketa-lanak. | Webguneak aurretiaz hautatzea, ikasleekin lan egiteko | Oihartzunak sorzea, Woices erabiliz |
Ikasleekin egiteko lana | Nire herriko zerbitzuei buruzko informazioa bilatzea (‘30) | Nire herriko oihartzunak sortzea (1 h) |
3. jarduera Turismoa | 5. ariketa Bidaia-ibilbide bat prestatzea | 6. ariketa Bidaiako audio-gida bat prestatzea |
Prestaketa-lanak. | Talde-lan bat prestatzea Googledocs tresnarekin | Ibilbide bat prestatzea Woices zerbitzuan |
Ikasleekin egiteko lana | Leku interesgarriak aukeratu eta informazioa bilatzea (1 h) | Bidaiako audio-gida grabatzea (2 h) |
Ikasleekin hitz eginez ekingo diogu jarduerari. Galdetuko diegu ea posible den, haien ustez, gizartean
bizitzea lehen eta bigarren sektoreko jarduerekin soilik. Eztabaida pizteko galderak egingo ditugu: jateko aukerarik izango
al genuke, baldin eta baserrietan elikagaiak ekoitzi arren, ezingo balira jendearen artean banatu? Garraiobiderik ez balego,
nola iritsiko lirateke langileak lantegietara? Zergatik dute hain alde handia produktu baten azken salmenta-prezioak eta hura
egiteko baliatu den lehengaiaren hasierako prezioak? |
Beharrezkoa bada, gogoratuko dugu lehen sektoreko zer jarduera dauden baliabideen aprobetxamenduarekin, eta bigarren sektoreko zer jarduerek eraldatzen duten lehengai hori, harik eta landutako produktu bilakatu arte. Azalduko dugu hirugarren sektoreko jarduerek ez dituztela, lehen eta bigarren sektorekoek egiten duten moduan, ondasun materialak ekoizten; aitzitik, herritarren zerbitzura dauden jarduerek osatzen dute sektore hori. Ikasleen partaidetza sustatzeko eta azken jarduera-mota horren adibideak topatzeko, beren senideen lanak edo lanbideak zerrenda ditzakete ikasleek, eta lehen adierazitako sektoreetan kokatu.
Ikasleek eztabaidatzen duten bitartean, kontzeptu-mapa batean antola dezakegu informazio nagusia, eta hura arbel digitalarekin proiektatu. Mapa horretan, sektore bakoitza eta horietan egiten diren jarduera ekonomiko-motak adieraziko dira.
Jakintza grafikoen bidez irudikatzeko teknika bat da mapa kontzeptuala. Kontzeptu-sareak dira jakintzaren grafikoak. Sareek "nodoak" (puntuak/ertzak) eta estekak (arkuak/ardatzak) dituzte. "Nodoek" kontzeptuak irudikatzen dituzte, eta estekek, berriz, kontzeptuen arteko erlazioak.
Kontzeptuak etiketatu egiten dira, eta, batzuetan, estekak ere bai. Estekak noranzko bakarrekoak edo bi noranzkokoak izan daitezke. Kontzeptuak eta estekak sailkatzeko moduak dira: elkarketa, espezifikazioa edo kategoriatan banatzea, haien lotura kausal edo denbora-loturari erreparatuta.
Eskolan mapa kontzeptualak sortzea egokia izan daiteke:
ideiak sortzeko,
egitura konplexuak diseinatu eta/edo ideia konplexuak azaltzeko,
ikasketan laguntzeko, jakintza zaharrak eta berriak berariaz uztartuz,
ulermen-maila ebaluatzeko edo ulertzen ez dena diagnostikatzeko,
aurretiazko jakintzak eta kontzeptu-akatsak hautemateko,
ikaskuntza adierazgarria sustatu eta ikasleen emaitzak hobetzeko,
kontzeptuen ulermena kuantifikatzeko.
Ikasleei mapa kontzeptualak egiten laguntzeko, mapa kontzeptual bat egingo dugu haiekin batera, bakarka egin behar duten lanarentzat lagungarri izan dakien (2. ariketa egiteko). Lan horrek, gainera, aukera emango digu jarduera ekonomikoen testuingurua azaldu eta haien errepasoa egiteko, ikasleek lehen eta bigarren sektoreei buruz dituzten aurrezagutzak eta irakasleak emandako orientabideak baliatuta. Hori guztia egiteko, XMind programa erabiliko dugu.
| Mapa kontzeptualak sortzeko software librea da XMind, XMind Ltd-k garatua. Programak doako bertsio bat du, Internetetik deskarga daitekeena. Hauek dira XMind softwarearen ezaugarri nagusiak:
|
XMind deskargatu eta instalatzen laguntza gehiago behar baduzu,"Eskola 2.0" programako tutorial honetan sartu: IKT KAPSULA-LANTEGIA: Mapa kontzeptualak sortu.
Añadir imágenes (erantsi irudiak). Mapa kontzeptual bat sortu ondoren, kontzeptu bati lotutako irudiez osa dezakegu hura. Esaterako, irudi bat erantsiko diogu lehen sektorea kontzeptuari. imagen (irudia) ikonoa hautatu eta nahi dugun argazkia aukeratuko dugu.
Añadir hipernelaces (gehitu hiperestekak). XMind-ek ematen duen beste aukera bat da hiperestekak gehitzekoa kontzeptu bati; izan ere, web-nabigatzaile bat dakar, eta, haren bidez, erraz jaso ditzakegu sareko edukiak gure mapa kontzeptualetan. Esaterako, hiperesteka bat jarri nahi badiogu bigarren sektorea kontzeptuari, web-helbidea kopiatu behar dugu saguaren eskuineko botoiaz.
Añadir sonido (Gehitu soinua). XMind 2008 bertsioak ematen digun beste aukera bat da soinu-estekak egitearena, norberak egindako grabaketetatik abiatuta. Jarraian, Audio Notes leihoa ikus daiteke, nahi dugun soinua erregistratzeko aukera ematen duena.
XMind erabiltzeko laguntza gehiago behar baduzu,"Eskola 2.0" programako tutorial honetan sartu: IKT KAPSULA-LANTEGIA: Mapa kontzeptualak sortu.
Arbel digitala erabilita, mapa kontzeptuala proiektatuko dugu, 3 sektoretako tituluek erakutsiko duten oinarrizko egiturarekin.
Ikasleen ekarpenak bideratuko ditugu, harik eta zerrenda bat lortu arte, 3 sektoreetako baten bereizgarri diren jarduerak bilduko dituena. Ikasleek jarduerak adierazten dituzten neurrian, "subtopics" (azpikontzeptuak) gehituko dizkiogu mapa kontzeptualari. Jarduera hori egin bitartean, ordenagailuan kontzeptu-taula osatzeko proposamena egin diezaiekegu ikasleei, XMind programa erabiltzeko ohitura har dezaten.
Komeni da, ideien jasa edo ekarpena amaitzean, eremu semantiko bat izatea, kontzeptu hauek bilduko dituena: nekazaritza, abeltzaintza, eskulangintza, industria, eraikuntza, osasuna, hezkuntza, telebista, merkataritza, garraioa, etab. Kontzeptu bakoitza dagokion sektorean sartuko da.
Egoki baderitzogu, erakutsi dezakegu nola erants daitekeen irudi bat azaltzen diren kontzeptuak argitzeko edo nola erants dezakegun soinu edo hiperestekaren bat haiei buruzko informazioa zabaltzeko.
Lehen ariketa honek lanerako tarte zabala ematen dio lan-taldeari, eta, horrekin batera, aniztasunaren trataera egokia egiten du, jakintza lankidetzaren bidez eraiki eta ikasteko aukera ematen baitu.
Azkenik, mapa kontzeptuala handitu dezakegu laugarren sektorearen gorabidea adierazteko. Adimen-maila handiko zerbitzuak biltzen dira bertan; esaterako, ikerketa, garapena eta berrikuntza.
| Taldean egindako mapa kontzeptuala zabaltzeko esango diegu ikasleei, hirugarren sektorearen ezaugarrietan sakonduz. Informazio-testuak bila ditzake irakasleak aldez aurretik, liburuetan, eskuliburuetan edo Interneten. Hau izan daiteke informazio-iturrietako bat: http://www.geografo.info/geografia/terciario/caracteristicas.htm http://es.wikipedia.org/wiki/Sector_servicios Ikasleen ezaugarriak eta gaiaz duten jakintza aintzat hartuta, doitu egingo ditugu emango dizkiegun jarraibideak, bilatu behar duten informazio zehatza eta mapa kontzeptualaren antolaketa adieraziz. |
Banaka edo binaka jarrita, XMind irekiko dute ikasleek. Taldean osatu den lehen egituratik abiatuta, mapa kontzeptuala osatuko da, hirugarren sektoreko ezaugarriak zabalduz.
Gure ikasleei emandako jarraibideen artean, egitura bat proposa dezakegu, aurreko ariketaren ildoa jorratu eta hirugarren sektoreko jardueretan sakontzeko. Esaterako, merkataritza aipatu bada aurreko ariketan, haren azalpena zabaldu daiteke, herrialde baten barruan edo handik kanpora egin daitekeela esanez, eta, bide batez, esportazioren eta inportazioaren kontzeptuak barneratu. Abiapuntua garraioa bada, garraiobideen ildotik zabal daiteke mapa (itsasokoak, lurrekoak eta aireko garraioak landuz), eta horien ezaugarriak adierazi. Beste aukera bat salgaien garraioaren edo bidaiarien garraioaren kontzeptuak lantzea izan daiteke.
Ikasleek egindako produktuaren azken emaitza izan daitekeenaren zati bat ikus dezakegu ondorengo adibidean; bertan, bi web-hiperesteka jasotzen dira adibide moduan (Gastronomia eta animazioa):
Sarri erabiltzen dituzten zerbitzuei buruz hitz egingo dugu ikasleekin, eta, jarraian, aukeratzen ditugun zerbitzuen ezaugarri nabarmenak bilatuko ditugu Interneten: zerbitzu horien kokapena, produktu- edo zerbitzu-motak, publikoak ala pribatuak diren, etab. Hau izan daiteke ariketa egiteko eman dezakegun jarraibideetako bat: |
Zure herrian ematen diren zerbitzuei buruzko ikerketa txiki bat egingo dugu, zer taldeko zerbitzuak diren eta zer-nolako zerbitzu-premiak asetzen dituzten jakiteko.
Gure herrian ematen diren zerbitzuei buruzko informazioa biltzeko lanean laguntzeko, komeni da aldez aurretik hautatzea eskuragarri dauden zerbitzuei buruzko informazio adierazgarria (ordutegiak, telefono-zenbakiak, jardueraren ezaugarriak, etab.) dakartzaten webguneak; esaterako, ospitale baten webgunea, denda baten, garraiobideren batena edo suhiltzaile-partzuergo batena. Adibide moduan, Tenerifeko Santa Cruz herriko lau zerbitzu aukeratuko ditugu:
USP La Colina ospitalea aukeratu dugu, Poeta Rodríguez Herrera kaleko 1. zenbakian dagoena. Ospitale horri buruzko datu adierazgarrienak hautatuko ditugu (publikoa ala pribatua den, hartzen dituen larrialdi-motak, ospitaleak har ditzakeen pazienteen kopurua, etab.), zerbitzu horri buruzko informazioa emateko.
Hautatutako zerbitzuen web-helbideak entregatuko dizkiegu ikasleei, eta argi adieraziko diegu zer informazio bilatu behar duten. Adibidea:
Helbidea (kalea eta zenbakia)
Ematen den zerbitzu-mota
Ezaugarri nagusiak
Arreta-ordutegiak
Ikasgela talde txikietan antola dezakegu eta talde bakoitzari zerbitzu bat kontsultatzeko agindu. Ariketa amaitzean, eskatutako itemak osatuta izan behar dituzte taldeek.
Woices-en mapa. http://woices.com |
Irakasleak Woices tresna erakutsiko die ikasleei http://woices.com/ , taldean eta arbel digitala erabilita. Beren herriko "ecos" (oihartzunak) entzungo dituzte, beste pertsona batzuek grabatuak. Ez baduzue zuen herriko oihartzunik ("ecos") topatzen, hauek entzun ditzakezue:
Hau izan daiteke ikasleei eman beharreko agindua: |
Aurreko ariketan lortutako informazioarekin, testu bat idatziko duzue, aukeratutako zerbitzuari buruzko informazioa emateko hura ezagutzen ez duen pertsona bati (informazioa aurrez aurre esan behar diozuela pentsatu behar duzue). Audio-testu hau grabatuko duzue, oihartzun bat ("eco") sortu eta Woices tresnan uzteko. Zuen oihartzuna ("eco") beste pertsonaren batek (haur, gazte nahiz helduk) entzun dezake, zuen herriko zerbitzuei buruzko informazioaren bila dabilenean. Azalpen errazak ematen saiatu behar duzue, edozein pertsonak ulertzeko modukoa izan dadin.
Tenerifeko Santa Cruz hiriko adibidearen harian, ikasleek oihartzunak ("ecos") sor ditzakete, aztertutako zerbitzu bakoitzarentzat: Ospitaleren, suhiltzaileen, denden, garraioen eta gainerako zerbitzuen oihartzunak ("eco") Woices tresnaren bidez grabatuak.
Woices zerbitzuari buruz
Woices doako web-zerbitzu bat da, oihartzunak ("ecos") grabatzeko aukera ematen duena. Audio-grabazio horiek kokapen geografiko zehatzekin lotzen dira edo eguneroko bizitzako objektu batekin. Woices zerbitzuaren azken helburua da errealitatea zabaltzea, eta informazio-geruza berri bat sortzea, Ekosfera izenekoa, mundua orain baino leku interesgarriagoa izan dadin.
Pertsona batek leku jakin batean utzitako hitzak dira oihartzunak ("ecos"), eta beste norbaitek geroago entzun ditzake, hitz horiek esan dituen pertsona oraindik leku hartan balego bezala. Edozein gai izan daiteke "oihartzunaren" sorburu: historia, artea, bitxikeriak, norberaren memoriak, aholkuak, etab. Poema bat ere izan daiteke "oihartzuna" .
Hauek dira Woices zerbitzuaren ezaugarri nagusiak:
Beste pertsona batzuen narrazioak entzuteko aukera ematen du eta haien emozioak sentitzekoa.
Aukera berriak ematen dizkie GPS sistemak edo bidaia-gidak erabiltzen dituzten pertsonei.
Sarera konektatu eta audio-formatuan deskarga daitezke gida-puntuei edo bidaiarientzat interesgarriak diren lekuei buruzko edukiak. Herri bateko ibilbide bat edo Espainiako autonomia-erkidegoetatik bidaiatzeko aukera ematen du, baita munduko herrialdeetako soinuak entzutekoa ere.
Web-aplikazio sinple eta erabilerraza du.
Erregistratutako erabiltzaileen kopurua handitu ahala, handitu egingo dira kontatutako bizipenen kopurua eta informazio-bolumena.
Informazioa eskuko telefonora bidaltzeko aukera ematen du.
Orrian sartzeko, http://www.woices.com/ idatzi behar dugu nabigatzailearen helbide-barran, eta, hori eginda, pantaila nagusia azalduko zaigu:
Mapako lekua zehazteko, saguaren mugimendua eta zooma baliatu behar ditugu, leku zehatz batera gerturatu edo handik urruntzeko. Beste aukera bat da helbide jakin bat apuntatzea. Kalea eta zenbakia jakinez gero, helbide zehatza apuntatzea da bide azkarrena. Horretarako, Explora hautatuko dugu goiko menuan, eta, ondoren Mapa. Jarraian, hiriaren izena idatziko dugu Search taulan.
1. aukera: aukera hau da programak berez dakarrena. Mikrofono bat izan behar dugu entxufatuta gure ordenagailuan. Grabatzeko, klik egin behar da Graba ahora aukeran. Barra bat azalduko zaigu, eta Rec ikonoari klik eginez aktibatuko da. Informazio guztia grabatzen dugunean, Stop botoiari klik egin eta, ondoren, Envíalo geziari sakatu behar diogu. Segundo gutxi batzuetan kargatuko da grabazioa.
2. aukera: klik egin Subir el eco botoian, eta gure diskoa aztertzeko aukera izango dugu, bertan gordeta dugun audioa hautatzeko. Hautatu audioa, eta klik egin, lehenik, Abrir botoian, eta, ondoren, ¡Envíalo! botoian. Segundo batzuk behar ditu kargatzeko.
Hamar minutu arteko "oihartzunak" izan daitezke. Nahi adina oihartzun graba ditzakegu.
Gogoratu komentatzen ari garen lekuan izango bagina bezala hitz egin dezakegula “oihartzuna” grabatzean, horrela entzungo baitu oihartzunaren entzuleak.
Gure OIHARTZUNA sortuta, gero eta handiagoa izango da Ekosfera Orain, hautatutako gainerako zerbitzuei buruzko informazioa grabatuko dugu: Tenerifeko suhiltzaileak, Punta Larga merkataritza-zentroa eta TITSA garraio-enpresa.
Woices erabiltzeko laguntza gehiago behar baduzu, zoaz hona: "Eskola 2.0" IKT KAPSULA-LANTEGIA: Gehitu "oihartzun" bat ekosferara.
Lehenik eta behin, Woices zerbitzuko “oihartzun” batzuk entzun behar ditugu gure ikasleekin. Lan hori egitean, zerbitzuaren funtzionamendua ulertuko dute, eta tokatu zaien herriari buruz grabatuko duten “oihartzuna” non azalduko den jakingo dute. Komeni da minutu batzuk ematea ikasleei, mapa ikertu eta haiek aukeratutako "oihartzunak" entzun ditzaten.
Ondoren, zerbitzua deskribatuko duen testu bat idatziko dute ikasleek. Aurreko ariketan bildutako informazioa baliatuko dute idatzi hori egiteko. Testua idaztean, kontuan hartu behar dute ahots goran irakurri eta grabatu behar dela, eta deskribatzen ari diren lekuan daudela pentsatu behar dute. Ahozko erregistroaren arauak bete behar dituzte.
Grabatzen hasi baino lehen, idatzitako paragrafoak errepasatzea komeni da. Ondoren, grabazioa egin bitartean, ikasleak txandakatu egin daitezke taldekide guztiek parte har dezaten "oihartzunean". Ariketa amaitzean, ikaskideek egindako oihartzunak entzungo dituzte. Egokia da nabarmentzea grabazio horren bidez zerbitzu bat ematen zaiola komunitateari, hau da, Woices zerbitzuaren erabiltzaileek osatzen duten komunitateari.
Grabatutako "oihartzun" bakoitzak bere web-helbide edo URL-a izango du. Komeni da oihartzun guztiak erregistratzea, haiek ikastetxeko web-orrian zabaltzeko, edo ikasgelako blogean, sare sozialen batean (haietan parte hartzen badugu), posta elektronikoan, etab.
Audio-gidak Woices zerbitzuan Pasieran Valentziatik http://woices.com/walk/191 | Turismoak berebiziko eragina du hirugarren sektorean, eta autonomia-erkidego askoren eta Espainia osoaren ekonomia-bultzatzaile nabarmenetako bat da. Turismoa erakartzeko baliabide ugari ditu: natura (klima gozoa), ondare historikoa eta artistikoa, etab. Horrenbestez, bidaiako audio-gida bat egiten badute, sektore horri buruzko hainbat gauza ikas ditzakete ikasleek. Hau izan daiteke ikasleei eman beharreko agindua: Zenbaitetan, bizitzako gertakariak sakontasun handiagoz bizitzeko aukera ematen digu informazioak. Pentsa ezazu, esaterako, Valentziara joan zarela eta hango azoka zaharrera joan nahi duzula. Eraikin horretara iritsita, zure mp3 irakurgailuari sakatu ondoren, norbaitek eraikinari buruzko datu interesgarrienak azaltzen dizkizu. Hori da, hain justu, audio-gida bat. Ausartzen al zara zure audio-gida sortzera? Gure herriko turismoa sustatzeko, inguruko leku interesgarriek zer ezaugarri dituzten jakinaraz diezaiekegu turistei. "Oihartzun" bat grabatu eta bidaia-ibilbide bat prestatuko dugu. Goazen! |
Bidaia-ibilbidea ikasgelako ikasle guztien artean egiteko, Googledocs tresna erabil dezakegu. Dokumentu bat sortuko dugu lantalde bakoitzarentzat, eta bertan adieraziko ditugu iradokizunak, jarraibide zehatzak eta, nahi bada, aurrez topatu ditugun estekak, ikasleen informazio-bilaketa errazteko.
Zer da Googledocs?
Testu-dokumentuak eta kalkulu-orriak sortu eta editatzeko web-zerbitzu bat da Google Docs, eta PC-etan instalatu ohi diren programetako funtzio asko ditu eskuragarri. Sortzen ditugun fitxategiak gorde ditzakegu, formatuz aldatu eta hainbat formatutan deskargatu (esaterako, PDFn). Horrez gain, beste ofimatika-programa batzuekin sortu ditugun dokumentuak "igo" ditzakegu (Word, OpenOffice, etab.). Google Docs zerbitzuak ematen duen beste aukera bat da beste erabiltzaile batzuekin konparti ditzakegula geuk sortutako fitxategiak; hala, fitxategian lankidetzan editatzeko aukera ematen du.
Nola erabili GoogleDocs?
Artxibo bat sor dezakegu ikertuko den leku interesgarri bakoitzeko. Ondoren, lantaldearekin konpartitu ditzakegu fitxategiak. Hurrengo urratsean ikusiko dugu nola egin.
GoogleDocs tresnaren aukeren berri izateko, materiak hauek kontsulta daitezke:
GoogleDocs tresnaren kontzeptua eta erabilpenak azaltzen dituen bideo bat, gaztelaniazko azpitituluak dituena.
http://dotsub.com/view/17eaa9f0-787b-4fd8-b1c7-f8d61db2e310
Bisita gidatu bat, haren aukera nagusien berri izateko
http://www.google.com/google-d-s/intl/es/tour1.html
"Eskola 2.0" programaren baitako prestakuntza-tutoriala, Nola editatu dokumentuak GoogleDocs tresnarekin? izenekoa
Invitar a usuarios (erabiltzaileak gonbidatu) aukeraren bidez, mezuak bidal ditzakegu posta elektronikoko helbideetara.
invitar (gonbidatu) izeneko taulan, gure dokumentua konpartituko duten pertsonen posta elektronikoko helbideak idatzi behar ditugu. Gure kasuan, dokumentuan bertan lan egingo duten ikasleen helbidea idatziko dugu. Gonbidapenarekin batera, mezu bat bidal daiteke, eta, horretarako, Asunto (gaia) eremua bete eta Mensaje (mezuaren) testua idatziko dugu. Gure posta-taulara gonbidapenaren kopia bat bidal dezakegu, ziurtatzeko mezua bidalia izan dela. Horretarako, Enviarme una copia (bidali kopia bat) hautatuko dugu. Beste aukera bat da pertsonak zuzenean gehitzea, gonbidapenik bidali gabe.
Obtén el enlace para compartir (lortu konpartitzeko esteka) aukera erabiltzen da, beste pertsona batzuk gonbidatzeko, beste bitarteko batzuen bidez. Dokumenturako esteka utzi daiteke foro edo txat batean, edo posta elektronikoko beste zerbitzu bat erabil daiteke eta han itsatsi web-helbidea.
Permitirles también editar (baimendu editatzea ere) laukia hautatzen badugu, aldaketak egiteko aukera izango dute dokumentura esteka horren bidez heltzen direnek.
Ariketa amaitzean, dokumentu bat izango dugu talde bakoitzeko, eta, aldez aurretik bilaketa egin badugu, jarraibideak eta estekak izan dituzte, ikasleekin konpartitzeko prest. Google Doc tresnarekin lan egiteko dinamika hartzean, erraztu egiten dira urratsak eta prozedurak. Dokumentuak konpartitu eta elkarrekin editatzeko aukera emango duten hezkuntza-egoera ugari asmatuko ditugu, ziur. Ikasleekin lan egiteko modu interesgarria da.
Beren herriko leku turistikoei buruzko informazioa bilatu behar dute ikasleek. Aurreko ariketan egin den moduan, lantalde bakoitzari aurrez aukeratutako webgune bat eta erreferentziazko web-orri bat eman diezaiokegu, edo, bestela, ikasleen esku utz dezakegu informazioa bilatu eta hautatzeko lana.
Ikasle-talde bakoitzak ikertuko dituen webgune interesgarriak zehaztu ondoren, irakasleak Googledocs tresnak sortu duen artxibora joko dute, eta han bilduko dute ikasleek bakarka eskuratu duten informazioa. Ondoren, informazio hori erabiliko dute paragrafo bat idazteko, eta aukeratutako webgunean deigarriena egin zaizkien elementuak azalduko dituzte bertan. Googledocs-eko artxibo hori bera erabil dezakete paragrafo hori idazteko, ikasle bakoitzak proposamen bat egin baitezake bere ordenagailutik, eta ikasle bakoitzak gainerakoek idatzitakoak irakurtzeko aukera izango baitu. Ondoren, ikasleak bildu egin daitezke adostutako azken bertsioa egiteko. Inportantea da hizkera errazean idaztea, ahozko erregistroa zainduz, eta haurrek ulertzeko moduko testua izatea. Lan hori egiteko, moldatu egin behar dituzte jatorrizko testuak, eta beren adineko haurrentzat interesgarria izan daitekeena nabarmendu behar dute.
Ikasleei gogorarazi diezaiekegu zer informazio jaso behar den ezinbestean: ordutegiak, bisita-egunak, sarreren prezioa (doakoa ez bada), turismoarentzat erakargarria izatearen arrazoiak, alderdi historikoen aipamen laburra (hala komeni bada), etab.
Bidaiako audio-gida Woices zerbitzuan | Ikasleek eskura dituzte jada zenbait paragrafo ahots goraz irakurtzeko, beren herrietako leku interesgarriei buruz. Woices zerbitzua erabiliz, "oihartzun" bat grabatuko dute (aurreko ariketan egin duten moduan), baina, kasu honetan, estekatu egingo dituzte sortutako "oihartzun" guztiak, identifikatu diren leku guztiak lotuko dituen ibilbide bat prestatzeko. Hau izan daiteke ariketa hori egiteko eman dezakegun kontsigna edo agindua: Erabaki duzue bidaiatzeko leku bat, eta bildu duzue leku interesgarriei buruzko informazioa. Grabazioak egin behar ditugu eta, ondoren, bidaia-ibilbidea zehaztu, turistak ibilbide hori egitera gonbidatzeko. Prest al zaudete? |
Oihartzunak grabatuko ditugu 4. ariketako urratsak jarraitu, eta, ondoren, oihartzunak antolatuko ditugu, audio-gida egiteko hasierako puntutik amaierako puntura arte.
Zer da audio-gida bat?
Ruta (ibilbide) bat egiteko "oihartzunak" behar dira, haiek elkarren artean lotzeko eta bata bestearen ondoren entzuteko. Gaur egun, norberaren oihartzunak soilik balia daitezke ibilbideak egiteko.
Audio-giden bidez:
Turismoaren gaia landu dezakegu, hirugarren sektoreko jarduera den aldetik.
Ingurune fisikoa eta haren alor naturalak, sozialak eta kulturalak ezagutu ditzakegu.
Kokapeneko eta lokalizazioko grafikoak interpretatu ditzakegu.
Woices zerbitzua erabil dezakegu, IKT baliabidea den aldetik, bidaiako audio-gida bat egiteko. Bisitatu nahi dugun lekua aukera dezakegu, jarraitu beharreko ibilbidea marraz dezakegu argazki-plano batean, eta inguruko ezaugarri nabarmenenak graba ditzakegu.
Informazioa bilatzeko eta tratatzeko estrategiak erabil ditzakegu, aukera asko iker ditzakegu eta egindako prozesuari buruz hausnar dezakegu.
1. urratsa. Ibilbideari ekiteko, crear una nueva ruta (sortu ibilbide berria) aukeratuko dugu, goiko aldean dagoen Crea (sortu) menutik.
2. urratsa. Hurrengo urratsa da izena jartzea gure ibilbideari eta deskribatzea, bilaketa errazteko hitz giltzarriak izan ditzan.
3. urratsa. Klik egin behar dugu gure "oihartzunak" sartzeko ibilbidean. Ondoren, klik egin behar dugu añadir más aquí (gehitu gehiago hemen), aukeran, "oihartzun" guztiak gehitzeko.
4. urratsa. Eskuinaldetik ezkerrera arrastatuko ditugu "oihartzunak", harik eta "oihartzunak" entzuteko ordena logikoa ezarri arte. Zerrenda ordenatu ondoren, volvemos a la ruta (itzuli ibilbidera) aukera hautatuko dugu.
5. urratsa. Amaitu dugu audio-gida. Irudian ikus daitekeen interfazean entzun eta ikus dezakegu azken emaitza.
Hortik aurrera, beharrezkoa bada, aldatu egin ditzakegu audioak, argazkiak eta maparen lokalizazioa, xehetasunak editatu ditzakegu, gure ibilbidea talde batean sartu, edo gure "oihartzuna" ezaba dezakegu Más acciones (ekintza gehiago) atalean. Halaber, Woices zerbitzuak aukera ematen digu gure audio-gida beste online-zerbitzu batzuekin estekatzeko; esaterako: Facebook, Twitter, MySpace,…
Woices aplikazioaren uneren batean “Houston, tenemos un problema”, oharra azaltzen bazaizu, ez larritu eta errepasatu egin duzun urratsa eta jarraibideak.
Ikasleek "oihartzunak" taldetan grabatzean baliatuko duten lan-dinamika 4. ariketan erabilitakoaren antzekoa izango da. Aintzat hartu behar dugu ordenagailuek mikrofonoak eta aurikularrak izan behar dituztela, bozgorailuetako soinuek ez ditzaten ikaskideen grabaketak oztopatu.
Sortutako "oihartzunak" Woices zerbitzura "igo" baino lehen, haiek entzutea komeni da, esateko modua eta intonazioa onak direla eta soinua egokia dela ziurtatzeko. Ikaskideek beraiek ere egin ditzakete egiaztapen horiek, baina agindu behar zaie behar bezala egiaztatzeko beren ikaskideek grabatutako azalpena ondo ulertzen dela. Beharrezkoa bada, berriro egingo dira grabaketak, zuzenduta.
Bidaia-ibilbidea eta sekuentzia-ordenak diseinatzeko, talde-eztabaida bat egin daiteke. Hor adostu daiteke ordena ezartzeko irizpidea (gertutasun geografikoa, garrantzia, aro historikoa, gaia, etab.). Taldeko eztabaida hori une egokia da turismoak, hirugarren sektorearen jarduera ekonomikoa den aldetik, duen garrantzia testuinguruan konkatzeko eta gizarteari ematen dion zerbitzua azaltzeko.
Woices zerbitzuan ibilbideak sortzeko lana aprobetxatu dezakegu bestelako ariketak egiteko; esaterako, beren herrian ekoitzitako produktu bat aukera dezakete ikasleek, eta fabrikatik irten eta beren eskuetara iritsi bitarteko zikloa ikertu. Oso egokia da IBILBIDEA baliabidea erabiltzea prozesuaren sekuentziak ordenatzeko: fabrikatzailea, handizkako saltzailea, txikizkakoa, dendak eta kontsumitzailea. Prozesua irudikatu eta ibilbideko puntu giltzarrien "oihartzunak" grabatuko ditugu. Nahi adina aldiz berrantola daiteke "oihartzunen" ordena.
Beste aukera zabalago bat litzateke aurreko ariketan Lehen eta Bigarren Sektoreak landu eta ibilbide honetan jasotzea, jarduerak behar bezala bereizteko.
Eta nahiago badugu Espainiako Barne eta Kanpo Merkataritza ikertzea, Woices zerbitzua IKT baliabide egokia da ibilbideak ezarri eta mugak irekitzeko.
MAILA |
IRAKASGAIA |
GAIA |
IZENBURUA |
IRAUPENA |
Lehen Hezkuntzako 5. maila |
INGURUNEAREN EZAGUERA |
Jarduera ekonomikoak: Hirugarren sektorea |
Gaur egungo zerbitzuak |
ordubeteko 6 saio |
UNITATE DIDAKTIKOAREN DESKRIBAPENA |
Jarduera ekonomikoei buruzko elkarrizketak eta debateak egin ondoren, ikasleek, talde-lanean eta irakaslearen laguntzarekin, hiru sektoreei buruzko mapa kontzeptual bat egingo dute, lehen eta bigarren sektoreko aurrezagutzak gogoratuz. Jarraian, ikasleek, banaka, mapa kontzeptuala osatuko dute, hirugarren sektoreko ezaugarriak gehituz. Eskaintzen diren zerbitzuak ikertuko dituzte, hirugarren sektoreak norberaren komunitatearen erakusten dituen jarduera ekonomikoak nabarmenduz. Ondoren, talde txikietan bilduta, aukeratutako zerbitzu bati buruzko informazioa idatzi eta grabatuko dute audio-formatuan, eta Woices zerbitzuan geoerreferentziatuko dute. Azkenik, turismoarekin lotutako jarduera ekonomikoen testuinguruan, audio-gida bat egingo dute Woices zerbitzua baliatuz, eta norberaren herrian interes turistikoa duten lekuak ezagutzeko ibilbide bat proposatuko dute. |
CURRICULUM-EDUKIAK |
IKASKUNTZA-HELBURUAK |
IKT-EI BURUZKO GAITASUN OROKORRAK |
|
|
A1. Komunikatzea eta elkarri laguntzea. A2. Ingurune birtualetan lantzea. A3. Informazioa sortzea, kudeatzea eta baloratzea. A5. Mundu erreala ulertu, ikertu eta bertan mugitzea. F3. IKTak erabiltzea testu-informazioak prozesatzeko. F5. IKTak erabiltzea multimedia-informazioak prozesatzeko. C3. Komunikazio elektronikoaren estiloak eta formak errespetatzea. |
ARIKETEN deskribapena |
ARLOAREN berariazko GAITASUNAK |
Berariazko IKT* GAITASUNAK |
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK |
1. ariketa – Jarduera ekonomikoak Jarduera ekonomikoei buruzko elkarrizketak eta debateak egin ondoren, ikasleek, talde-lanean eta irakaslearen laguntzarekin, hiru sektoreei buruzko mapa kontzeptual bat egingo dute, lehen eta bigarren sektoreko aurrezagutzak gogoratuz. Jarraian, ikasleek, banaka, mapa kontzeptuala osatuko dute, hirugarren sektoreko ezaugarriak gehituz. |
Ingurune fisikoa ezagutu eta harekin elkarreragiteko gaitasuna
Ikasten ikasteko gaitasuna
|
A1.1. Lankidetzarako aukera ematen duten IKT baliabideak erabiltzea, kontzeptuak argitzeko eta ikaslearen gertukoak diren arazo errazak identifikatu eta haientzat konponbideak aztertzeko. A2.1. Ingurune birtualak erabiltzen hastea, haietan egin daitezkeen oinarrizko eragiketak deskubritu ditzaten. A3.3. Informazioa bilatu, hautatu eta sailkatzea, informazio-iturrien baliozkotasunari buruzko kanpo-irizpideak erabiliz.
|
|
2. ariketa – Zerbitzuak Ikasleek, lan-taldetan bilduta, beren komunitatean ematen diren udal-zerbitzuak ikertzen dituzte. Aukeratutako zerbitzuari buruzko informazioa idazten dute eta audio-formatuan grabatzen, beste pertsona batzuei emateko haien berri. Sortutako audioa geoerreferentziatu egingo da, Woices web-zerbitzua erabiliz, eta web horretan eskuragarri dauden "oihartzunekin" batera gordeko da. |
Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
Informazioaren trataerarako gaitasuna eta gaitasun digitala
|
A1.3. Berariazko IKT baliabidea erabiltzea, ikaskideekin eta irakasleekin lan egiteko, taldean lan egiteko, ikuspegi kritikoz pentsatzeko eta arazoak konpontzeko (1,3,4,6,7). A3.2. Hirugarren pertsonak zehaztutako irizpideak baliatzea informazio garrantzitsua hautatzeko. A2.1. Ingurune birtualak erabiltzen hastea, haietan egin daitezkeen oinarrizko eragiketak deskubritu ditzaten. A5.1. IKT baliabideak erabiltzea, batik bat irudiak eta soinuak, mundu errealeko gaiak ikertzeko helduren baten laguntzarekin. F3.1. Testuak prozesatzeko oinarrizko eragiketak egitea. F5.1. Oinarrizko eragiketak egitea multimedia-edukiekin. C3.2. Norberaren ideiak eta pentsamenduak errespetuz komunikatzea eta errespetuz jokatzea beste pertsona batzuei buruz ematen dituen iritzietan, bai sarean, bai saretik kanpo.
|
|
3. ariketa – Turismoa Turismo-jarduerei buruzko lana egin behar dutela finkatu ondoren, beren komunitatean interes turistikokoak diren lekuei buruzko ikerketa egingo dute ikasleek, leku horietako baten deskribapena egingo dute beren adineko haurrentzat, eta audio-gida bat prestatuko dute Woices zerbitzuan, ikasgelan ikertu diren lekuetatik ibilbide bat egiteko. |
Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
Informazioaren trataerarako gaitasuna eta gaitasun digitala
Arte eta kulturarako gaitasuna
|
A3.2.. Hirugarren pertsonak zehaztutako irizpideak baliatzea informazio garrantzitsua hautatzeko. A5.1. IKT baliabideak erabiltzea, batik bat irudiak eta soinuak, mundu errealeko gaiak ikertzeko eta/edo egiazko arazo sinpleak konpontzen saiatzeko helduren baten laguntzarekin. F3.1. Testuak prozesatzeko oinarrizko eragiketak egitea. F5.1. Oinarrizko eragiketak egitea multimedia-edukiekin. C3.2. Norberaren ideiak eta pentsamenduak errespetuz komunikatzea eta errespetuz jokatzea beste pertsona batzuei buruz ematen dituen iritzietan, bai sarean, bai saretik kanpo.
|
|
* “Eskola 2.0” proposameneko itemak, IKT gaitasunei buruzkoa, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat. Lantegi honi erantsitako materialetatik hartua: IKT gaitasunen mapa ikasleentzat.
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.