IKT KAPSULA-LANTEGIA 2. MAILA
Zerbitzuen sektorea
4. Ariketa. Oihartzunak sortzea
13 de 20
0%

4. Ariketa. Oihartzunak sortzea

1. urratsa. Orrian erregistratzea

  • Klik egin orrialdearen goialdean, eskuinaldean, dagoen regístrate aukeran. Beste pantaila bat agertuko da erregistro-datuak sartzeko.

Woices. Formulario para registrarse

  • Erregistro-datuak bete ondoren, klik egin behar dugu regístrate botoian, eta orri nagusira bueltatuko gara.

2. urratsa. Mapako puntu zehatz bat adieraztea oihartzun bat grabatzeko.

Mapako lekua zehazteko, saguaren mugimendua eta zooma baliatu behar ditugu, leku zehatz batera gerturatu edo handik urruntzeko. Beste aukera bat da helbide jakin bat apuntatzea. Kalea eta zenbakia jakinez gero, helbide zehatza apuntatzea da bide azkarrena. Horretarako, Explora hautatuko dugu goiko menuan, eta, ondoren Mapa. Jarraian, hiriaren izena idatziko dugu Search taulan.

Woices. Explorando el mapa

  • Hirian kokatu ondoren, ospitalearen helbidea idatz dezakegu taula horretan. Gure kasuan, Poeta Rodríguez Herrera kalea da. Ospitalearen kokapena topatu ondoren, online-mapak eskaintzen digun zoom-aukera handiena baliatuko dugu, eta bi klik egingo ditugu, ‘eco’ ikonoa
    guk nahi dugun leku zehatzean jartzeko. Gero, klik egingo dugu Proceder botoian, pantailaren erdialdean dagoena, beheko aldean.

3. urratsa. Gure "oihartzunaren" xehetasunak sartuko ditugu

  • Izen bat jarri eta gure "oihartzuna" deskribatuko dugu. Lekua aurkitzeko bidea erakutsiko die informazio horrek gainerako erabiltzaileei. Jarraian, "oihartzun" bat sortzeko bi moduetako bat hautatuko dugu. Momentuan grabatu dezakegu edo audio-artxibo moduan igo. Audio-formatu hauek hartzen ditu: mp3, wav, amr eta awb artxiboak.

Woices. Describiendo un eco

4. urratsa, igo edo grabatu online gure oihartzuna

  • Leku baterako ahotsa grabatzeko bi modu daude: ¡Grabar ahora! aukera baliatuta (1. aukera) edo oihartzuna igotzea (2. aukera).

Woices. Describiendo un eco

1. aukera: aukera hau da programak berez dakarrena. Mikrofono bat izan behar dugu entxufatuta gure ordenagailuan. Grabatzeko, klik egin behar da Graba ahora aukeran. Barra bat azalduko zaigu, eta Rec ikonoari klik eginez aktibatuko da. Informazio guztia grabatzen dugunean, Stop botoiari klik egin eta, ondoren, Envíalo geziari sakatu behar diogu. Segundo gutxi batzuetan kargatuko da grabazioa.

Woices. Grabando un eco

2. aukera: klik egin Subir el eco botoian, eta gure diskoa aztertzeko aukera izango dugu, bertan gordeta dugun audioa hautatzeko. Hautatu audioa, eta klik egin, lehenik, Abrir botoian, eta, ondoren, ¡Envíalo! botoian. Segundo batzuk behar ditu kargatzeko.

Hamar minutu arteko "oihartzunak" izan daitezke. Nahi adina oihartzun graba ditzakegu.

Gogoratu komentatzen ari garen lekuan izango bagina bezala hitz egin dezakegula “oihartzuna” grabatzean, horrela entzungo baitu oihartzunaren entzuleak.

Gure OIHARTZUNA sortuta, gero eta handiagoa izango da Ekosfera Orain, hautatutako gainerako zerbitzuei buruzko informazioa grabatuko dugu: Tenerifeko suhiltzaileak, Punta Larga merkataritza-zentroa eta TITSA garraio-enpresa.

Woices. Eco grabado

Woices erabiltzeko laguntza gehiago behar baduzu, zoaz hona: "Eskola 2.0" IKT KAPSULA-LANTEGIA: Gehitu "oihartzun" bat ekosferara.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Marta Mallarach
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest