1. ariketa – Jarduera ekonomikoak
Jarduera ekonomikoei buruzko elkarrizketak eta debateak egin ondoren, ikasleek, talde-lanean eta irakaslearen
laguntzarekin, hiru sektoreei buruzko mapa kontzeptual bat egingo dute, lehen eta bigarren sektoreko aurrezagutzak gogoratuz.
Jarraian, ikasleek, banaka, mapa kontzeptuala osatuko dute, hirugarren sektoreko ezaugarriak gehituz. |
Ingurune fisikoa ezagutu eta harekin elkarreragiteko gaitasuna
- Gizakien presentziak ingurunean duen eraginaz ohartzea, gizakien asentamenduak eta jarduerak ikustea eta paisaian eragiten
dituzten aldaketez jabetzea.
Ikasten ikasteko gaitasuna
- Estrategiak lantzea, gauzak ikasteko, antolatzeko, gauzak memoriaz ikasteko eta informazioa berreskuratzeko: laburpenak,
eskemak edo mapa kontzeptualak.
|
A1.1. Lankidetzarako aukera ematen duten IKT baliabideak erabiltzea, kontzeptuak argitzeko eta ikaslearen
gertukoak diren arazo errazak identifikatu eta haientzat konponbideak aztertzeko.
A2.1. Ingurune birtualak erabiltzen hastea, haietan egin daitezkeen oinarrizko eragiketak deskubritu
ditzaten.
A3.3. Informazioa bilatu, hautatu eta sailkatzea, informazio-iturrien baliozkotasunari buruzko kanpo-irizpideak
erabiliz. |
-
Taldeko hausnarketetan parte hartzen du, ideiak eta adibideak emanez.
-
Jarduera ekonomiko bakoitzari dagokion sektorea bereizten du.
-
Zuzen eta argi egituratzen eta sailkatzen du informazioa mapa kontzeptualen bidez.
-
Ingurune berrietan kokatzen da (XMind programa), eta baliabide informatiko horrekin mapa kontzeptual bat sortzeko egin
behar diren oinarrizko eragiketan egiten ditu.
|
2. ariketa – Zerbitzuak
Ikasleek, lan-taldetan bilduta, beren komunitatean ematen diren udal-zerbitzuak ikertzen dituzte. Aukeratutako
zerbitzuari buruzko informazioa idazten dute eta audio-formatuan grabatzen, beste pertsona batzuei emateko haien berri. Sortutako
audioa geoerreferentziatu egingo da, Woices web-zerbitzua erabiliz, eta web horretan eskuragarri dauden "oihartzunekin"
batera gordeko da. |
Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
- Mota askotako testuak ulertzea. Testu antolatu, koherente eta ondo lotuak idaztea, gaiari dagozkion hitz espezifikoak
erabiliz.
Informazioaren trataerarako gaitasuna eta gaitasun digitala
- Euskarri askotan ematen den informazioa bilatu, interpretatu, aukeratu eta antolatzea, testuen tratamendu digitala eginez
eta Interneten bilaketa gidatuak eginez.
|
A1.3. Berariazko IKT baliabidea erabiltzea, ikaskideekin eta irakasleekin lan egiteko, taldean lan
egiteko, ikuspegi kritikoz pentsatzeko eta arazoak konpontzeko (1,3,4,6,7).
A3.2. Hirugarren pertsonak zehaztutako irizpideak baliatzea informazio garrantzitsua hautatzeko.
A2.1. Ingurune birtualak erabiltzen hastea, haietan egin daitezkeen oinarrizko eragiketak deskubritu
ditzaten.
A5.1. IKT baliabideak erabiltzea, batik bat irudiak eta soinuak, mundu errealeko gaiak ikertzeko helduren
baten laguntzarekin.
F3.1. Testuak prozesatzeko oinarrizko eragiketak egitea.
F5.1. Oinarrizko eragiketak egitea multimedia-edukiekin.
C3.2. Norberaren ideiak eta pentsamenduak errespetuz komunikatzea eta errespetuz jokatzea beste pertsona
batzuei buruz ematen dituen iritzietan, bai sarean, bai saretik kanpo.
|
-
Egin beharreko lanaren helburua lortzeko egokienak diren informazioak hautatzen ditu.
-
Informazio ulergarria ematen duen paragrafo bat idazteko gai da, mezuaren hartzaileei egokitua.
-
Ozen irakurtzean, esateko modua eta intonazioa zaintzen ditu.
-
Beste batzuekin lan egiten du "oihartzunak" sortzen.
|
3. ariketa – Turismoa
Turismo-jarduerei buruzko lana egin behar dutela finkatu ondoren, beren komunitatean interes turistikokoak
diren lekuei buruzko ikerketa egingo dute ikasleek, leku horietako baten deskribapena egingo dute beren adineko haurrentzat,
eta audio-gida bat prestatuko dute Woices zerbitzuan, ikasgelan ikertu diren lekuetatik ibilbide bat egiteko. |
Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
- Mota askotako testuak ulertzea. Testu antolatu, koherente eta ondo lotuak idaztea, gaiari dagozkion hitz espezifikoak
erabiliz.
Informazioaren trataerarako gaitasuna eta gaitasun digitala
- Euskarri askotan ematen den informazioa bilatu, interpretatu, aukeratu eta antolatzea, testuen tratamendu digitala eginez
eta Interneten bilaketa gidatuak eginez.
Arte eta kulturarako gaitasuna
- Kultura-adierazpenak ezagutzea, haien aniztasuna balioestea eta kultura-ondarearen parte diren adierazpenak identifikatzea.
|
A3.2.. Hirugarren pertsonak zehaztutako irizpideak baliatzea informazio garrantzitsua hautatzeko.
A5.1. IKT baliabideak erabiltzea, batik bat irudiak eta soinuak, mundu errealeko gaiak ikertzeko eta/edo
egiazko arazo sinpleak konpontzen saiatzeko helduren baten laguntzarekin.
F3.1. Testuak prozesatzeko oinarrizko eragiketak egitea.
F5.1. Oinarrizko eragiketak egitea multimedia-edukiekin.
C3.2. Norberaren ideiak eta pentsamenduak errespetuz komunikatzea eta errespetuz jokatzea beste pertsona
batzuei buruz ematen dituen iritzietan, bai sarean, bai saretik kanpo.
|
-
Informazioa hautatzen du, aukeratutako lekuari buruzko informazioak sortzen dion interesaren arabera.
-
Lortutako datuetatik abiatuta, informazio turistikoa sortzen du, informazio horren hartzaileentzat interesgarria izan badaiteke.
-
Ozen irakurtzean, esateko modua eta intonazioa zaintzen ditu.
-
Ikertutako lekuetara joateko ibilbide bat planifikatzen du, guztien artean adostutako irizpide bat aintzat hartuz.
|