6. Ariketa. Bidaiako audio-gida bat sortzea
KONTSIGNA
Bidaiako audio-gida Woices zerbitzuan
| Ikasleek eskura dituzte jada zenbait paragrafo ahots goraz irakurtzeko, beren herrietako leku
interesgarriei buruz. Woices zerbitzua erabiliz, "oihartzun" bat grabatuko dute (aurreko ariketan egin duten moduan),
baina, kasu honetan, estekatu egingo dituzte sortutako "oihartzun" guztiak, identifikatu diren leku guztiak lotuko
dituen ibilbide bat prestatzeko. Hau izan daiteke ariketa hori egiteko eman dezakegun kontsigna edo agindua:
Erabaki duzue bidaiatzeko leku bat, eta bildu duzue leku interesgarriei buruzko informazioa. Grabazioak
egin behar ditugu eta, ondoren, bidaia-ibilbidea zehaztu, turistak ibilbide hori egitera gonbidatzeko. Prest al zaudete?
|
PRESTAKETA-LANAK: IBILBIDE BAT PRESTATZEA WOICES ZERBITZUAN
Oihartzunak grabatuko ditugu 4. ariketako urratsak jarraitu, eta, ondoren, oihartzunak antolatuko ditugu, audio-gida egiteko
hasierako puntutik amaierako puntura arte.
Zer da audio-gida bat?
Ruta (ibilbide) bat egiteko "oihartzunak" behar dira, haiek elkarren artean lotzeko eta bata bestearen
ondoren entzuteko. Gaur egun, norberaren oihartzunak soilik balia daitezke ibilbideak egiteko.
Audio-giden bidez:
-
Turismoaren gaia landu dezakegu, hirugarren sektoreko jarduera den aldetik.
-
Ingurune fisikoa eta haren alor naturalak, sozialak eta kulturalak ezagutu ditzakegu.
-
Kokapeneko eta lokalizazioko grafikoak interpretatu ditzakegu.
-
Woices zerbitzua erabil dezakegu, IKT baliabidea den aldetik, bidaiako audio-gida bat egiteko. Bisitatu nahi dugun
lekua aukera dezakegu, jarraitu beharreko ibilbidea marraz dezakegu argazki-plano batean, eta inguruko ezaugarri nabarmenenak
graba ditzakegu.
-
Informazioa bilatzeko eta tratatzeko estrategiak erabil ditzakegu, aukera asko iker ditzakegu eta egindako prozesuari
buruz hausnar dezakegu.
1. urratsa. Ibilbideari ekiteko, crear una nueva ruta
(sortu ibilbide berria) aukeratuko dugu, goiko aldean dagoen Crea (sortu) menutik.
2. urratsa. Hurrengo urratsa da izena jartzea gure ibilbideari eta deskribatzea, bilaketa errazteko
hitz giltzarriak izan ditzan.
3. urratsa. Klik egin behar dugu gure "oihartzunak" sartzeko ibilbidean. Ondoren, klik egin
behar dugu añadir más aquí (gehitu gehiago hemen), aukeran, "oihartzun" guztiak gehitzeko.
4. urratsa. Eskuinaldetik ezkerrera arrastatuko ditugu "oihartzunak", harik eta "oihartzunak"
entzuteko ordena logikoa ezarri arte. Zerrenda ordenatu ondoren, volvemos a la ruta (itzuli ibilbidera)
aukera hautatuko dugu.
5. urratsa. Amaitu dugu audio-gida. Irudian ikus daitekeen interfazean entzun eta ikus dezakegu azken
emaitza.
Hortik aurrera, beharrezkoa bada, aldatu egin ditzakegu audioak, argazkiak eta maparen lokalizazioa,
xehetasunak editatu ditzakegu, gure ibilbidea talde batean sartu, edo gure "oihartzuna" ezaba dezakegu Más acciones
(ekintza gehiago) atalean. Halaber, Woices zerbitzuak aukera ematen digu gure audio-gida beste online-zerbitzu
batzuekin estekatzeko; esaterako: Facebook, Twitter, MySpace,…
Woices aplikazioaren uneren batean “Houston, tenemos un problema”,
oharra azaltzen bazaizu, ez larritu eta errepasatu egin duzun urratsa eta jarraibideak.