IKT KAPSULA-LANTEGIA 2. MAILA
Zerbitzuen sektorea
2. Ariketa. Zerbitzuak
10 de 20
0%

2. Ariketa. Zerbitzuak

3. ARIKETA Zerbitzu-aukeraketa

KONTSIGNA

Sarri erabiltzen dituzten zerbitzuei buruz hitz egingo dugu ikasleekin, eta, jarraian, aukeratzen ditugun zerbitzuen ezaugarri nabarmenak bilatuko ditugu Interneten: zerbitzu horien kokapena, produktu- edo zerbitzu-motak, publikoak ala pribatuak diren, etab.

Hau izan daiteke ariketa egiteko eman dezakegun jarraibideetako bat:

Zure herrian ematen diren zerbitzuei buruzko ikerketa txiki bat egingo dugu, zer taldeko zerbitzuak diren eta zer-nolako zerbitzu-premiak asetzen dituzten jakiteko.

PRESTAKETA-LANAK. WEBGUNEAK AURRETIAZ HAUTATZEA IKASLEEKIN LAN EGITEKO

Gure herrian ematen diren zerbitzuei buruzko informazioa biltzeko lanean laguntzeko, komeni da aldez aurretik hautatzea eskuragarri dauden zerbitzuei buruzko informazio adierazgarria (ordutegiak, telefono-zenbakiak, jardueraren ezaugarriak, etab.) dakartzaten webguneak; esaterako, ospitale baten webgunea, denda baten, garraiobideren batena edo suhiltzaile-partzuergo batena. Adibide moduan, Tenerifeko Santa Cruz herriko lau zerbitzu aukeratuko ditugu:

  • Google nabigatzailearen bidez, jendeari osasun-alorreko zerbitzu bat ematen dion zerbitzu bat bilatuko dugu, oinarrizko premiak asetzekoa; esaterako, ospitale bat.

USP La Colina ospitalea aukeratu dugu, Poeta Rodríguez Herrera kaleko 1. zenbakian dagoena. Ospitale horri buruzko datu adierazgarrienak hautatuko ditugu (publikoa ala pribatua den, hartzen dituen larrialdi-motak, ospitaleak har ditzakeen pazienteen kopurua, etab.), zerbitzu horri buruzko informazioa emateko.

  • Pertsonei arreta emateko beste zerbitzuetako bat suhiltzaileena izan daiteke. Informazioa bilatzeari ekingo diogu berriro, Google bilatzailea erabiliz.

  • Salmenta-dendek osatzen dute hirugarren sektoreko jarduera bat, eta zerrendan sar dezakegu. Google bilatzailean "comercio Santa Cruz de Tenerife" bila dezakegu, eta enpresen eta denden direktorio bat izango dugu aukeran.

  • Azkenik, hirugarren sektoreko banaketa-zerbitzu bat litzateke komunikazioek eta garraioek osatutakoa. Tenerifeko Santa Cruz udalerriko web-orria aurkitu ondoren, ikusiko dugu hirian jarduten duen garraio publikoko enpresa nagusia TITSA dela. Ikerketa bat egingo dugu online, enpresa horren berri izateko.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Marta Mallarach
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest