IKT KAPSULA-LANTEGIA 2. MAILA
Zerbitzuen sektorea
1. Jarduera. Jarduera ekonomikoak
5 de 20
0%

1. Jarduera. Jarduera ekonomikoak

1. ARIKETA Jarduera ekonomiko motak

KONTSIGNA

Tipos de actividad económica
Ikasleekin hitz eginez ekingo diogu jarduerari. Galdetuko diegu ea posible den, haien ustez, gizartean bizitzea lehen eta bigarren sektoreko jarduerekin soilik. Eztabaida pizteko galderak egingo ditugu: jateko aukerarik izango al genuke, baldin eta baserrietan elikagaiak ekoitzi arren, ezingo balira jendearen artean banatu? Garraiobiderik ez balego, nola iritsiko lirateke langileak lantegietara? Zergatik dute hain alde handia produktu baten azken salmenta-prezioak eta hura egiteko baliatu den lehengaiaren hasierako prezioak?

Beharrezkoa bada, gogoratuko dugu lehen sektoreko zer jarduera dauden baliabideen aprobetxamenduarekin, eta bigarren sektoreko zer jarduerek eraldatzen duten lehengai hori, harik eta landutako produktu bilakatu arte. Azalduko dugu hirugarren sektoreko jarduerek ez dituztela, lehen eta bigarren sektorekoek egiten duten moduan, ondasun materialak ekoizten; aitzitik, herritarren zerbitzura dauden jarduerek osatzen dute sektore hori. Ikasleen partaidetza sustatzeko eta azken jarduera-mota horren adibideak topatzeko, beren senideen lanak edo lanbideak zerrenda ditzakete ikasleek, eta lehen adierazitako sektoreetan kokatu.

Ikasleek eztabaidatzen duten bitartean, kontzeptu-mapa batean antola dezakegu informazio nagusia, eta hura arbel digitalarekin proiektatu. Mapa horretan, sektore bakoitza eta horietan egiten diren jarduera ekonomiko-motak adieraziko dira.

PRESTAKETA-LANAK. Mapa kontzeptualak egitea XMind tresnarekin

Jakintza grafikoen bidez irudikatzeko teknika bat da mapa kontzeptuala. Kontzeptu-sareak dira jakintzaren grafikoak. Sareek "nodoak" (puntuak/ertzak) eta estekak (arkuak/ardatzak) dituzte. "Nodoek" kontzeptuak irudikatzen dituzte, eta estekek, berriz, kontzeptuen arteko erlazioak.

Kontzeptuak etiketatu egiten dira, eta, batzuetan, estekak ere bai. Estekak noranzko bakarrekoak edo bi noranzkokoak izan daitezke. Kontzeptuak eta estekak sailkatzeko moduak dira: elkarketa, espezifikazioa edo kategoriatan banatzea, haien lotura kausal edo denbora-loturari erreparatuta.

Eskolan mapa kontzeptualak sortzea egokia izan daiteke:

  • ideiak sortzeko,

  • egitura konplexuak diseinatu eta/edo ideia konplexuak azaltzeko,

  • ikasketan laguntzeko, jakintza zaharrak eta berriak berariaz uztartuz,

  • ulermen-maila ebaluatzeko edo ulertzen ez dena diagnostikatzeko,

  • aurretiazko jakintzak eta kontzeptu-akatsak hautemateko,

  • ikaskuntza adierazgarria sustatu eta ikasleen emaitzak hobetzeko,

  • kontzeptuen ulermena kuantifikatzeko.

Ikasleei mapa kontzeptualak egiten laguntzeko, mapa kontzeptual bat egingo dugu haiekin batera, bakarka egin behar duten lanarentzat lagungarri izan dakien (2. ariketa egiteko). Lan horrek, gainera, aukera emango digu jarduera ekonomikoen testuingurua azaldu eta haien errepasoa egiteko, ikasleek lehen eta bigarren sektoreei buruz dituzten aurrezagutzak eta irakasleak emandako orientabideak baliatuta. Hori guztia egiteko, XMind programa erabiliko dugu.

Logo XMind

Mapa kontzeptualak sortzeko software librea da XMind, XMind Ltd-k garatua. Programak doako bertsio bat du, Internetetik deskarga daitekeena.

Hauek dira XMind softwarearen ezaugarri nagusiak:

  • Mapa kontzeptualak, zuhaitz-diagramak, fluxu-diagramak eta antzekoak egiteko aukera ematen du.

  • Mapa kontzeptualak online konpartitzeko eta lankidetza-estrategiak lantzeko aukera ematen du.

  • Web-nabigatzaile bat du integratua, eta, ondorioz, erraz uztar daiteke mapa kontzeptualetako informazioa eta sareko informazioa.

  • Interfaze erraz eta erakargarria du.

XMind-en erregistratzea, softwarea deskargatzea eta hura instalatzea

  • Programa deskargatu baino lehen, XMind-en web-orrian erregistratu behar dugu geure burua. http://www.xmind.net
  • Erregistratu ondoren, Download atalera joan behar dugu gure sistema eragilea hautatu eta autoexekutagarria den artxiboa deskargatzeko.

XMind deskargatu eta instalatzen laguntza gehiago behar baduzu,"Eskola 2.0" programako tutorial honetan sartu: IKT KAPSULA-LANTEGIA: Mapa kontzeptualak sortu.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Marta Mallarach
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest