IKT jarduera kurrikularraren Helburua eta Egitura
Material honen helburua hauxe da: adibideen bidez azaltzea nola aplika daitezkeen IKTak gelan, curriculum-edukiak
ikasteko eta trebetasun digitalak eskuratzeko.
Gure helburua IKTko gaitasunak eskuratzeko lan espezifikoa egitea denez, unitate didaktikorako proposamenean,
ikaskuntza-helburuez eta metodologia-jarraibideez gain, bereziki zehaztu dira unitatea burutzeko ikasleek nahiz irakasleek
behar dituzten gaitasun digitalak.
Beraz, proposatutako curriculum-unitatea prestatzean eta lantzean, irakasleak trebetasun instrumentalekin,
informazio digitalaren edo komunikazio birtualaren (IKT) tratamenduarekin lotutako jakintza eta jardunbideak aplikatu beharko
ditu. Eginkizun horretarako jarraibideak eta laguntza ematea da, hain zuzen, tutorial honen helburu nagusia.
Horrela bada, premisa horiek kontuan hartuta, tutorialak hau eskaintzen du:
-
Irakaslearen gida bat; gidak jarduera prestatzeko
eta gauzatzeko lanak pausoz pauso adierazten ditu, eta alderdi didaktiko, teknologiko edota curriculum-alderdiei buruzko gomendio
metodologikoak ere baditu (Irakaslearen gida izeneko dokumentua).
Eskola 2.0 IKT tutorialetara sartu ahal izateko erreferentziak; erabilitako programei buruz gehiago jakiteko balio
dute.
-
Irakaslearentzako prestakuntza-proposamen bat (Prestakuntza-proposamena
izeneko koadroan dago laburbilduta).
-
Gelako programazio bat, curriculumari eta IKTei dagozkien eduki eta helburuekin (Gelako
programazioa).
Proposamena hiru jarduera-bloketan banatuta dago.
1. ARIKETA – Jarduera ekonomikoak
Jarduera ekonomikoei buruzko elkarrizketak eta debateak egin ondoren, ikasleek, talde-lanean eta irakaslearen
laguntzarekin, hiru sektoreei buruzko mapa kontzeptual bat egingo dute, lehen eta bigarren sektoreko aurrezagutzak gogoratuz.
Jarraian, ikasleek, banaka, mapa kontzeptuala osatuko dute, hirugarren sektoreko ezaugarriak gehituz.
2. ARIKETA – Zerbitzuak
Nire herriko zerbitzuei buruzko informazioa bilatzea (‘30) Nire herriko oihartzunak egitea (1h).
Ikasleek, lan-taldetan bilduta, beren komunitatean ematen diren udal-zerbitzuak ikertzen dituzte. Aukeratutako
zerbitzuari buruzko nformazioa idazten dute eta audio-formatuan grabatzen, beste pertsona batzuei emateko haien berri. Sortutako
audioa geoerreferentziatu egingo da, Woices web-zerbitzua erabiliz, eta web horretan eskuragarri dauden oihartzunekin batera
gordeko da.
3. ARIKETA – Turismoa
Turismo-jarduerei buruzko lana egin behar dutela finkatu ondoren, beren komunitatean interes turistikokoak
diren lekuei buruzko ikerketa egingo dute ikasleek, leku horietako baten deskribapena egingo dute, eta audio-gida bat prestatuko
dute Woices zerbitzuan, ikasgelan ikertu diren lekuetatik ibilbide bat egiteko.