3. Jarduera. Turismoa
5. ARIKETA BIDAIA-IBILBIDE BAT PRESTATZEA
KONTSIGNA
Audio-gidak Woices zerbitzuan Pasieran Valentziatik http://woices.com/walk/191
| Turismoak berebiziko eragina du hirugarren sektorean, eta autonomia-erkidego askoren eta Espainia
osoaren ekonomia-bultzatzaile nabarmenetako bat da. Turismoa erakartzeko baliabide ugari ditu: natura (klima gozoa), ondare
historikoa eta artistikoa, etab. Horrenbestez, bidaiako audio-gida bat egiten badute, sektore horri buruzko hainbat gauza
ikas ditzakete ikasleek.
Hau izan daiteke ikasleei eman beharreko agindua:
Zenbaitetan, bizitzako gertakariak sakontasun handiagoz bizitzeko aukera ematen digu informazioak.
Pentsa ezazu, esaterako, Valentziara joan zarela eta hango azoka zaharrera joan nahi duzula. Eraikin
horretara iritsita, zure mp3 irakurgailuari sakatu ondoren, norbaitek eraikinari buruzko datu interesgarrienak azaltzen dizkizu.
Hori da, hain justu, audio-gida bat.
Ausartzen al zara zure audio-gida sortzera?
Gure herriko turismoa sustatzeko, inguruko leku interesgarriek zer ezaugarri dituzten jakinaraz
diezaiekegu turistei. "Oihartzun" bat grabatu eta bidaia-ibilbide bat prestatuko dugu.
Goazen!
|
PRESTAKETA-LANAK: TALDE-LAN BAT PRESTATZEA GOOGLEDOCS TRESNAREKIN
Bidaia-ibilbidea ikasgelako ikasle guztien artean egiteko, Googledocs tresna erabil dezakegu. Dokumentu
bat sortuko dugu lantalde bakoitzarentzat, eta bertan adieraziko ditugu iradokizunak, jarraibide zehatzak eta, nahi bada,
aurrez topatu ditugun estekak, ikasleen informazio-bilaketa errazteko.
Zer da Googledocs?
Testu-dokumentuak eta kalkulu-orriak sortu eta editatzeko web-zerbitzu bat da Google Docs, eta PC-etan
instalatu ohi diren programetako funtzio asko ditu eskuragarri. Sortzen ditugun fitxategiak gorde ditzakegu, formatuz aldatu
eta hainbat formatutan deskargatu (esaterako, PDFn). Horrez gain, beste ofimatika-programa batzuekin sortu ditugun dokumentuak
"igo" ditzakegu (Word, OpenOffice, etab.). Google Docs zerbitzuak ematen duen beste aukera bat da beste erabiltzaile batzuekin
konparti ditzakegula geuk sortutako fitxategiak; hala, fitxategian lankidetzan editatzeko aukera ematen du.
Nola erabili GoogleDocs?
- Sartu Gmail-era haren helbidetik: www.gmail.com .
- Jada kontu bat badugu, gure erabiltzaile-logina sartuko dugu. Konturik ez badugu, bat sortuko dugu. Erraza da.
- Klik egingo dugu Gmail-en pantailako Crear una cuentaaukeran, eta erregistro-formulazioaren
informazioak osatuko ditugu, jarraian adierazten den bezala. Informazioa osatuta, sartzen utziko digu sistemak.
- Gmail-en gaudela, GoogleDocs-ensartuko gara, pantailaren goiburuan ikusten den Docs
estekaren bidez.
- Dokumentua sortzea da hurrengo urratsa. Nuevo menuan, Document
aukera hautatuko dugu.
- Dokumentu bat irekiko da, testua editatzeko. Testu-editore sinple baten aukerak emango dizkigu: letra-mota, tamaina,
formatua, lerrokadurak, etab.
Artxibo bat sor dezakegu ikertuko den leku interesgarri bakoitzeko. Ondoren, lantaldearekin konpartitu ditzakegu fitxategiak.
Hurrengo urratsean ikusiko dugu nola egin.