IKT KAPSULA-LANTEGIA 2. MAILA
Zerbitzuen sektorea
6. Ariketa. Bidaiako audio-gida bat sortzea
19 de 20
0%

6. Ariketa. Bidaiako audio-gida bat sortzea

IKASLEEKIN EGINGO DEN LANA: BIDAIAKO AUDIO-GIDA GRABATZEA (2h)

Ikasleek "oihartzunak" taldetan grabatzean baliatuko duten lan-dinamika 4. ariketan erabilitakoaren antzekoa izango da. Aintzat hartu behar dugu ordenagailuek mikrofonoak eta aurikularrak izan behar dituztela, bozgorailuetako soinuek ez ditzaten ikaskideen grabaketak oztopatu.

Sortutako "oihartzunak" Woices zerbitzura "igo" baino lehen, haiek entzutea komeni da, esateko modua eta intonazioa onak direla eta soinua egokia dela ziurtatzeko. Ikaskideek beraiek ere egin ditzakete egiaztapen horiek, baina agindu behar zaie behar bezala egiaztatzeko beren ikaskideek grabatutako azalpena ondo ulertzen dela. Beharrezkoa bada, berriro egingo dira grabaketak, zuzenduta.

Bidaia-ibilbidea eta sekuentzia-ordenak diseinatzeko, talde-eztabaida bat egin daiteke. Hor adostu daiteke ordena ezartzeko irizpidea (gertutasun geografikoa, garrantzia, aro historikoa, gaia, etab.). Taldeko eztabaida hori une egokia da turismoak, hirugarren sektorearen jarduera ekonomikoa den aldetik, duen garrantzia testuinguruan konkatzeko eta gizarteari ematen dion zerbitzua azaltzeko.

PROPOSAMEN DIDAKTIKOAK

  • Woices zerbitzuan ibilbideak sortzeko lana aprobetxatu dezakegu bestelako ariketak egiteko; esaterako, beren herrian ekoitzitako produktu bat aukera dezakete ikasleek, eta fabrikatik irten eta beren eskuetara iritsi bitarteko zikloa ikertu. Oso egokia da IBILBIDEA baliabidea erabiltzea prozesuaren sekuentziak ordenatzeko: fabrikatzailea, handizkako saltzailea, txikizkakoa, dendak eta kontsumitzailea. Prozesua irudikatu eta ibilbideko puntu giltzarrien "oihartzunak" grabatuko ditugu. Nahi adina aldiz berrantola daiteke "oihartzunen" ordena.

  • Beste aukera zabalago bat litzateke aurreko ariketan Lehen eta Bigarren Sektoreak landu eta ibilbide honetan jasotzea, jarduerak behar bezala bereizteko.

  • Eta nahiago badugu Espainiako Barne eta Kanpo Merkataritza ikertzea, Woices zerbitzua IKT baliabide egokia da ibilbideak ezarri eta mugak irekitzeko.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Marta Mallarach
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest