4. Ariketa. Oihartzunak sortzea
KONTSIGNA
Woices-en mapa. http://woices.com |
Irakasleak Woices tresna erakutsiko die ikasleei http://woices.com/ , taldean eta arbel digitala erabilita. Beren herriko "ecos"
(oihartzunak) entzungo dituzte, beste pertsona batzuek grabatuak. Ez baduzue zuen herriko oihartzunik ("ecos") topatzen,
hauek entzun ditzakezue:
Hau izan daiteke ikasleei eman beharreko agindua: |
Aurreko ariketan lortutako informazioarekin, testu bat idatziko duzue, aukeratutako zerbitzuari buruzko
informazioa emateko hura ezagutzen ez duen pertsona bati (informazioa aurrez aurre esan behar diozuela pentsatu behar duzue).
Audio-testu hau grabatuko duzue, oihartzun bat ("eco") sortu eta Woices tresnan uzteko. Zuen oihartzuna ("eco")
beste pertsonaren batek (haur, gazte nahiz helduk) entzun dezake, zuen herriko zerbitzuei buruzko informazioaren bila dabilenean.
Azalpen errazak ematen saiatu behar duzue, edozein pertsonak ulertzeko modukoa izan dadin.
PRESTAKETA-LANAK: OIHARTZUNAK SORTZEA ("ECOS"), WOICES ERABILIZ
Tenerifeko Santa Cruz hiriko adibidearen harian, ikasleek oihartzunak ("ecos") sor ditzakete,
aztertutako zerbitzu bakoitzarentzat: Ospitaleren, suhiltzaileen, denden, garraioen eta gainerako zerbitzuen oihartzunak ("eco")
Woices tresnaren bidez grabatuak.
Woices zerbitzuari buruz
http://woices.com
Woices doako web-zerbitzu bat da, oihartzunak ("ecos") grabatzeko
aukera ematen duena. Audio-grabazio horiek kokapen geografiko zehatzekin lotzen dira edo eguneroko bizitzako objektu batekin.
Woices zerbitzuaren azken helburua da errealitatea zabaltzea, eta informazio-geruza berri bat sortzea, Ekosfera izenekoa,
mundua orain baino leku interesgarriagoa izan dadin.
Pertsona batek leku jakin batean utzitako hitzak dira oihartzunak ("ecos"),
eta beste norbaitek geroago entzun ditzake, hitz horiek esan dituen pertsona oraindik leku hartan balego bezala. Edozein gai
izan daiteke "oihartzunaren" sorburu: historia, artea, bitxikeriak, norberaren memoriak, aholkuak, etab. Poema bat
ere izan daiteke "oihartzuna" .
Hauek dira Woices zerbitzuaren ezaugarri nagusiak:
Beste pertsona batzuen narrazioak entzuteko aukera ematen du eta haien emozioak sentitzekoa.
-
Aukera berriak ematen dizkie GPS sistemak edo bidaia-gidak erabiltzen dituzten pertsonei.
-
Sarera konektatu eta audio-formatuan deskarga daitezke gida-puntuei edo bidaiarientzat interesgarriak
diren lekuei buruzko edukiak. Herri bateko ibilbide bat edo Espainiako autonomia-erkidegoetatik bidaiatzeko aukera ematen
du, baita munduko herrialdeetako soinuak entzutekoa ere.
Web-aplikazio sinple eta erabilerraza du.
-
Erregistratutako erabiltzaileen kopurua handitu ahala, handitu egingo dira kontatutako bizipenen kopurua
eta informazio-bolumena.
Informazioa eskuko telefonora bidaltzeko aukera ematen du.
Orrian sartzeko, http://www.woices.com/
idatzi behar dugu nabigatzailearen helbide-barran, eta, hori eginda, pantaila nagusia azalduko zaigu: