Erabilera adibideak
Poligonoak
Tekla: |
|
Tresna-barra: |
|
Kurtsorea: |
|
Poligonoaren funtzioa hautatzen dugunean, kurtsoreak poligono batean zentratutako arkatz baten forma hartuko
du.
Funtzio honek hexagonoa du aurretiaz finkatutako iruditzat. Hala ere, beste edozein poligono mota marrazten
dugunean, SketchUpek hura gogoratuko du hurrengo aldirako. Gainera, poligonoaren tresnarekin, irudi alde-berdinak
besterik ezingo ditugu marraztu; alde-berdinak ez diren poligonoak marratzeko, marraketa libreak, konposizio geometrikoak
eta/edo funtzio aurreratuak egin behar ditugu (aurrerago ikusiko ditugu).
- Azkenik, poligonoaren funtzioarekin edozein irudi neurrira eraikitzeko, haren erradio-luzera adierazi behar dugu.
Hurrengo adibidean, ondorengo poligonoak marraztuko ditugu:
- Hexagonoa
- Triangelua
- Laukizuzena
- Pentagonoa
- Zirkulua (SketchUpen, zirkulua 24 aldeko poligono baten baliokidea
da)
Hasteko, poligonoaren zentroa edo jatorria ipini nahi duguneko planoaren puntuan kokatuko dugu
kurtsorea. Zirkuluak marratu ditugunean bezalaxe, irudia metodo librearen bidez edo neurrira amaituko dugu.
-
Bi metodoetako edozein erabilita, kurtsoreak proposatutakoaren bestelako poligono bat marratzeko,
erradio-luzera zehaztu aurretik, nahi ditugun aldeen kopurua idatzi behar dugu, ondoren “s”
letra jarrita (ingelesezko inizialagatik: sides).