Erabilera adibideak
Orbitatu
Tekla: |
O |
Tresna-barra: |
|
Kurtsorea: |
|
Orbitatzeko funtzioak aukera ematen digu ikus-eremua biratzeko. Horrela, une jakin
batean nahi dugun behaketa-angelua lortu ahal izango dugu. Adibidez, ondorengo marrazkian orbitatu egingo dugu kuboaren eskuineko
aurpegia aurrerantz jartzeko:
Desplazatu
Tekla: |
H |
Tresna-barra: |
|
Kurtsorea: |
|
-
Tresna honen bidez, gure bistaratze-eremua edozein norabidetan (horizontala, bertikala, diagonala)
desplaza dezakegu hura biratu gabe. Tresna erabiltzeko, planoaren puntu batean klik eginda, eta botoia askatu gabe, nahi dugun
norabidean arrastatuko dugu sagua. Aurreko adibideari jarraituz, objektua ezkerrerantz desplazatu eta pantailan zentratuko
dugu:
Zooma
Tekla: |
Z |
Tresna-barra: |
|
Kurtsorea: |
|
-
Zoomaren bidez, gure ikus-eremua planoan hurbildu edo urrundu dezakegu. Hurbiltzeko, planoaren
puntu batean klik eginda, eta botoia askatu gabe, sagua gorantz desplazatuko dugu. Aitzitik, hurbiltzeko, prozedura errepikatuko
dugu, baina sagua beherantz desplazatuta. Zoomaren funtzioa hiru (3) botoiko sagu batekin erabil dezakegu, hirugarren botoia
gurpila izanik. Gurpila gorantz edo beherantz biratuta nahi dugun efektua lortuko dugu.
- Ondorengo adibidean, urruntze-zoom bat egingo dugu: