Erabilera adibideak
Eskala
Tekla: |
S |
Tresna-barra: |
|
Kurtsorea: |
|
Tresna honen bidez, dagoeneko marratutako objektu baten azalera edo bolumena alda
dezakegu. Marrazkiak editatzeko beste programa batzuen oso antzera funtzionatzen du.
Hurrengo adibidean, 2 metroko karratu baten azalera 4 metrora aldatuko dugu:
-
Zenbait aukera izango ditugu: irudia aldeetako batetik edo erpinetako batetik aldatu. Aldeetako batetik
egiten badugu, zabalera edo luzera besterik ez dugu aldatuko (hautatutako aldeari dagokiona). Erpin batetik egiten badugu,
zabalera eta luzera aldatuko ditugu, hau da, azalera proportzionalki aldatuko dugu:
-
Zabalera aldatzea: Karratuaren eskuineko erpinaren erdian kokatutako gida-puntua hautatuko dugu,
eta kurtsorea eskuinerantz arrastatuko, nahi dugun luzera lortu arte. Gainera, laukizuzena zein eskalatan zabaldu nahi dugun
zenbakitan idatz dezakegu (1 = % 0, 2 = % 100, 3 = % 200, eta horrela hurrenez hurren).
-
Altuera eta zabalera aldi berean aldatzea (proportzionalki): Aurreko kasuaren antzera, azalera
osoa proportzionalki aldatzeko, erpinetako bat aukeratuko dugu (kasu honetan, beheko ezkerrekoa) eta urrak berak emango ditugu.
Tresna honek oso antzera funtzionatzen du hiru dimentsioko objektuekin. Alde bakarra
da aukera edo gida-puntu gehiago izango ditugula. Hurrengo adibidean, kubo baten bolumena erdira murriztuko dugu:
-
Eskala-tresna aktibatuta dagoela, aurreko grafikoan adierazitako erpinaren gainean klik egingo
dugu eta sagua koordenatu-ardatzen jatorrirantz mugituko dugu. Ondoren, '0,5' idatzi eta Sartu sakatuko dugu: