KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Google SketchUp grafikoak 3D dimentsioetan
Erabilera adibideak
11 de 19
0%

Erabilera adibideak

Ezabatu

Tekla: E Tresna-barra:
Función Borrar
Kurtsorea:
Función Borrar

Ezabatzeko tresnak beste marrazketa-programa batzuekiko zertxobait desberdin funtzionatzen du. SketchUp-en marraketak ezabatzen ditugu soilik, ez azalerak. Horiek automatikoki desagertzen dira irudiaren perimetroa ixten duten lerroetako bat ezabatzean.

Tresna horren bidez, era berean, irudi baten perimetroa ezkuta dezakegu ezabatu gabe ([maiuskula] + klik). Hortaz, azalera oraindik bistaratu egingo da.

Laburbilduz:

  • Ezabatu: Marraketa bat (segmentua/zirkunferentzia/arkua) ezabatzeko, saguaren ezkerreko botoiari sakatuta eutsiko diogu eta, kurtsorearen bidez, ezabatu nahi ditugun elementua edo elementuak hautatuko ditugu. Saguaren botoia askatzean, horiek desagertu egingo dira.

  • Ezkutatu: Marraketa ezkutatzeko, lehen bezala egingo dugu, baina, orduan ez bezala, teklatuko maiuskula teklari sakatuta eutsiko diogu.

Ocultar

Tiratu/Bultzatu - 3Daren magia

Tekla: P Tresna-barra:
Función 3D
Kurtsorea:
Función 3D

Tresna honek hiru dimentsiotan marrazteko aukera ematen digu.

  • Hura erabiltzeko, azalera planokide bat marraztuko dugu dagoeneko ikasi ditugun metodoetako edozein erabilita:

Trazar superficie

  • Jarraian, tiratu/bultzatu tresna erabiliko dugu (‘P’ letra), karratuaren gainean klik egingo dugu eta, ezkerreko botoia sakatuta dugula, kurtsorea gorantz mugituko dugu. Nahi dugun distantzian gaudenean (metodo librea), botoia askatuko dugu eta irudia amaituta izango dugu.
  • Hautabide gisa, saguaren ezkerreko botoiari sakatuta eusten diogun bitartean, nahi dugun luzera idatzi eta Sartu saka dezakegu (neurrirako metodoa):

Trazar a medida

1 metro kubikoko kubo bat eraiki dugu, 1 metroko karratu batetik abiatuta.

Orain, demagun kuboaren ondoan altuera bereko zilindro bat gehitu nahi dugula. Hori egiteko, ondoko urratsak emango ditugu:

1.- 0,5 metroko erradioko zirkulu bat marraztuko dugu:

Dibujar círculo

2.- Tiratu/Bultzatu tresna erabilita, zirkuluari goialdetik tira egingo diogu:

Tirar círculo

3.- Saguaren botoia askatu gabe, kurtsorea ezkerralderantz desplazatuko dugu kuboaren goiko aurpegira. SketchUpi adieraziko diogu zilindroaren goiko aurpegia kuboarenarekin lerrokatuta egotea nahi dugula eta botoia askatuko dugu ekintza amaitzeko:

Alinear figuras

  • Gainera, oinarrizko irudiak konbina ditzakegu beste konplexuago batzuk sortzeko. Saia gaitezen kuboaren aurreko aurpegian zirkulu bat marrazten:

Dibujar círculo en cubo

  • Orain, zirkuluari tira egingo diogu eta zilindro bihurtuko dugu:

Convertir a cilindro

  • Era berean, zirkuluari “bultza egin” diezaiokegu. Horrela, kuboan hutsune bat egingo dugu:

Hueco en el cubo

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Armando Sanabria
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest