Google SketchUp ordenagailutik desinstalatzeko, Windows-eko kontrol-panelera jo behar dugu, eta Programas
y características (programak eta ezaugarriak) ikonoan klik bikoitza egin:
Jarraian, ordenagailuan instalatuta ditugun programa guztien zerrenda ikusiko dugu. Google SketchUp
7 kokatuko dugu (normalean, programak goranzko hurrenkera alfabetikoan antolatuta daude), izenaren gainean klik egindako
hautatuko dugu eta, ondoren, Desinstalar (desinstalatu) aukeran berriro klik egingo dugu:
Azalduko zaigun leihoan, programa desinstalatu nahi dugun edo ez galdetuko zaigu. “Sí” (bai) aukeran
klik egingo dugu:
Ondoren, zenbait leiho agertuko dira (guztiak antzekoak). Horietan, SketchUp-en desinstalazioaren estatusa
adieraziko da. Prozesua amaitu ondoren, programa ordenagailutik erabat desinstalatuta geratuko da: