KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Google SketchUp grafikoak 3D dimentsioetan
Erabilera adibideak
7 de 19
0%

Erabilera adibideak

Arkuak

Tekla: A Tresna-barra:
Función Arco
Kurtsorea:
Función Arco

Arkuaren funtzioa hautatzen dugunean, kurtsoreak arku bat ondoan duen arkatz baten forma hartuko du. Arkuak bi urratsetan zehazten dira:

  • Base (oinarria): Klik egingo dugu oinarriaren zabaltasuna zehaztuko duen irudizko segmentuaren muturretako bakoitzaren jatorri-puntua adierazteko (segmentu bat marrazteko prozedura berari jarraituko diogu, metodo libreaz edo neurrira, baina zehaztutako lerroa irudizkoa izango da):

Base

  • Orientación y curvatura (Orientazioa eta kurbadura): Kurtsorea mugituko dugu arkuari eman nahi diogun kurbadura orientatzeko eta haren luzera zehazteko (metodo librea edo neurrira):

Orientanción y curvatura

Laukizuzenak

Tekla: R Tresna-barra:
Función Rectángulo
Kurtsorea:
Función Rectángulo

Laukizuzenaren funtzioa hautatzen dugunean, kurtsoreak karratu bat ondoan duen arkatz baten forma hartuko du. Hurrengo adibidean, karratu bat (1,5 metro) eta laukizuzen bat (1,5 metro x 3 metro) marraztuko ditugu.

  • Hasteko, karratuaren erpinetako bakoitza kokatuko deneko planoaren puntuan jarriko dugu kurtsorea. Klik egin eta sagua arrastatuko dugu gure irudia eraiki nahi duguneko norabidean. SketchUp-ek laukizuzenak modu intuitiboan marraztuko ditu, haren ertzak erreferentziazko ardatzekiko paralelo izateko.
  • Marraketa metodo libreaz edo neurrira amaituko dugu (neurrirako metodoan, hau idatziko dugu: “1,5;1,5” karraturako eta “1,5;3” laukizuzenerako; eta Sartu sakatuko dugu).

Trazar rectángulo

Zirkuluak

Tekla: C Tresna-barra:
Función Círculo
Kurtsorea:
Función Círculo

Zirkuluaren funtzioa hautatzen dugunean, kurtsoreak zirkunferentzia batean zentratutako arkatz baten forma hartuko du. Hurrengo adibidean, 1 metroko erradioko zirkulua marraztuko dugu.

  • Hasteko, zirkunferentziaren zentroa edo jatorria ipini nahi duguneko planoaren puntuan kokatuko dugu kurtsorea. Aurreko kasuetan bezala, marraketa metodo libreaz edo neurrira amaituko dugu (neurrirako metodoan, hau idatziko dugu: “1”, zirkulurako nahi dugun erradio-luzera adierazteko; eta Sartu) sakatuko dugu).

Trazar círculo

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Armando Sanabria
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest