Deskripzioa eta funtzionalitate nagusiak
SketchUp hiru dimentsioko (3D) modelazio grafikoko programa da, ordenagailuz lagundutako
3Dko beste diseinu-programa batzuk (CAD da ingelesezko sigla) baino erabilerrazago izateko garatua. |
|
SketchUp-en lehen bertsioa 2000n atera zuen @last Software enpresak
(Colorado, USA). Sortzaileen hasierako mezua hau zen: “3D guztientzat”. Honela posizionatu zuten: “programak diseinuko profesionalei
aukera emango lieke haiek nahi duten forma marrazteko, interfaze sinple eta dotorean arkatzez eta paperaz lan egitearen antzeko
sentsazioaz; erabiltzen eta ikasten erraza, diseinatzaileek euren sorkuntzekin jolasteko erabiliko lukete, ohiko diseinu-programekin
ezinezkoa den moduan”.
2006an, Googlek @last Software enpresa eskuratu zuen eta bederatzi hilabeteren
ondoren SketchUp-en 6 bertsioa abian jarri zuen. Bertsio hori hobekuntzen eta aplikazio berrien bidez garatu zuten eta 2008tik
eskuragarri dago SketchUp-en 7 bertsioa. Lehen adierazi bezala, eskuliburu honetan bertsio hori aztertuko dugu. Gainera, bertsio
profesionala dago (SketchUp Pro). Ezaugarri gehiago ditu eta dagokion lizentzia ordainduta eskura daiteke.