Erabilera adibideak
Biratu
Tekla: |
Q |
Tresna-barra: |
|
Kurtsorea: |
|
Funtzio honek aukera ematen digu irudi bat ardatz jakin baten inguruan (propioa nahiz kanpokoa), hau da, ibilbide zirkularrean
lekualdatzeko.
Ondorengo marrazkian erloju bat simulatu dugu eta, biratzeko tresnaren bidez, ordua aldatuko dugu: |
|
- Lehen urratsa da biratu nahi dugun orratza hautatzea:
- Bigarren urrats gisa, irudizko biraketa-ardatza zehaztuko dugu:
-
Jarraian, kurtsorea biratu nahi dugun irudiaren (kasu honetan, minutu-orratzaren) edozein punturen
gainera desplazatuko dugu, eta klik egingo dugu:
Pintatu
Tekla: |
B |
Tresna-barra: |
|
Kurtsorea: |
|
Funtzio honekin, irudien azalerak estal ditzakegu kolore eta testuren aurrehautaketa zabalaren bidez.
- Tresna aktibatzean zabalduko den leihoan, irudia zein materialekin (testura edo akabera mota) pintatu nahi dugun aukeratu
dezakegu. Behin bat aukeratu ondoren, kurtsorearekin klik egingo dugu materiala aplikatuko duguneko azaleraren gainean.
Ondorengo adibidean, aldez aurretik marraztutako lau zilindroetako bakoitzari aplikatutako akaberen aukerak ikus ditzakegu.