Erabilera adibideak
Entitateari buruzko informazioa
Funtzio hau oso erabilgarria da eraiki ditugun irudiei buruzko oinarrizko datuak bistaratzeko, eta horiek
aldatzeko ere erabil daiteke.
Ondorengo adibidean, hexagono baten xehetasunak ikusiko ditugu, eta tamainan eta forman aldatuko ditugu: |
|
- Haren perimetroan eskuin-klika eginez gero, zenbait aukera dituen menua agertuko zaigu. Información de la entidad
(entitateari buruzko informazioa) hautatuko dugu.
- Hautabide gisa, irudia hautatu eta hona jo dezakegu: Menú > Ventana > Información de la entidad (menua > leihoa > entitateari buruzko informazioa).
- Komando hori hautatzean, hautatutako irudiari buruko informazioa ikusiko dugu.
Beste datu batzuen artean, ikusiko dugu gure irudiak 1,50 metroko erradioa duela; sei (6) segmentuk
osatzen dutela eta, gutxi gorabehera, 9,42 metroko luzera (perimetroa) duela.
- Kasu honetan, haren erradioa eta/edo segmentu kopurua alda dezakegu. Bi aldaketak egingo ditugu. Lehenik, erradioa
1 metrora murriztuko dugu:
- Antzera, hura osatzen duten segmentuen kopurua aldatuko dugu. Kasu honetan, seitik (6) hirura (3) aldatuko dugu eta
triangelu bat egingo dugu:
- Datu interesgarritzat, esan dugu SketchUp-en zirkuluak 24 aldeko poligonoak direla. Saia gaitezen triangelua zirkulu bihurtzen.
Orain arte, irudien perimetroari buruzko informazioa ikusi dugu, baina haren
azalerari buruzko informazioa ere ikus dezakegu. Prozedura berdina da, baina, eskuin-klika perimetroaren gainean egin beharrean,
irudiaren barne-azalerako edozein puntutan egingo dugu:
- Información de la entidad (entitateari buruzko informazioa) hautatu eta ondoko informazioa ikusiko dugu: