Erabilera adibideak
Nola hasi?
Google SketchUp hastean, hasiera-morroi bat exekutatuko da. Bi menu hauek ditu: Aprendizaje
(ikaskuntza) eta Plantilla (txantiloia).
Aprendizaje (ikaskuntza) menuan zenbait esteka ditugu: prestakuntza-webetarako,
laguntzarako eta Google Earth-erako integraziorako. Plantilla (txantiloia) menuan, gure beharretara
egokituko den aurretiaz finkatutako diseinu-formatu bat hauta dezakegu.
Gainera, hautaketa-koadro baten bidez, Google SketchUp hasten dugun bakoitzean morroia
agertzea nahi dugun ala ez konfigura dezakegu:
Aprendizaje (ikaskuntza) menua: |
|
Plantilla (txantiloia) menua: |
|
- Gure kasuan, plantilla sencilla en Metros (txantiloi sinplea metrotan) erabiliko dugu eta Empezar
a utilizar SketchUp (SketchUp erabiltzen hasi) aukeran klik egingo dugu. Ondoko pantaila zabalduko da:
- SketchUp erabiltzen hasi aurretik, desaktibatu egingo dugu primeros pasos (lehen urratsak) barra eta conjunto
grande de herramientas (tresna multzo handia) aktibatuko dugu:
- Horrez gain, erreferentzia gisa agertzen den mutilaren gainean eskuin-klika egin eta borrar (ezabatu) hautatuko
dugu: