Erabilera adibideak
Oinarrizko funtzioak
Atal honetan, SketchUpen oinarrizko funtzioak erabiltzen ikasiko dugu,
besteak beste honako hauek:
Irudiak marraztu (lerroak, arkuak, laukizuzenak, zirkuluak, poligonoak eta antzekoak)
Ezabatu
Tiratu/Bultzatu
Desplazatu
Orbitatu
Zooma
Inferentzia
Neurtu
Biratu
Pintatu
Irudiak bi dimentsiotan (2D) marraztea
Oro har, irudiak marrazteko bi aukera ditugu:
Trazado libre (marratze librea): Planoan klik egingo dugu, marratu beharreko irudiaren oinarri-puntua
zehazteko (muturra, erpina edo jatorria, kasuak kasu); jarraian, kurtsorea irudiari eman nahi diogun orientazioan mugituko
dugu; azkenik, berriz ere klik egingo dugu SketchUpi adierazteko zehaztu dugun marrazkia irudika dezala.
A medida (neurrira): Metodo librearekin bezala hasiko gara, oinarri-puntua adierazteko
klik eginda. Jarraian, kasuak kasu gure objektua zehaztuko duten luzera edo luzerak idatziko ditugu eta, bukatzeko, Intro
sakatuko dugu.
Lerroak eta azalerak
Tekla: |
L |
Tresna-barra: |
|
Kurtsorea: |
|
Lerro-funtzioa hautatzean, kurtsoreak arkatz baten forma hartuko du eta segmentu bat edozein norabidetan trazatu ahal
izango dugu.
-
Segmentuaren muturretako baten jatorri-puntua zehazteko klik egingo dugu. Ondoren, kurtsorea nahi
dugun norabidean mugituko dugu eta, azkenik, marraketa metodo libreaz edo neurrira osatuko dugu (adibide honetan, 3 idatzi
eta Sartu sakatuko dugu 3 metroko luzerako lerro bat egiteko).
Bada beste funtzionaltasun interesgarri bat: marrazten dugunean, saguarekin marraketa orientatzen
dugun neurrian SketchUpek inferitu egingo du eta segmentua erreferentziazko ardatzetako batekin (urdina,
gorria edo berdea) lerrokatzea proposatuko du.
Superficie (azalera) oso kontzeptu garrantzitsua da SketchUpen.
Azalera bat plano berean perimetro itxi bat osatzen duten hiru segmenturen edo gehiagoren loturak zehazten
du.