Erabilera adibideak
Neurtu
Tekla: |
T |
Tresna-barra: |
|
Kurtsorea: |
|
Tresna honen bidez, gida-lerroak edozein puntutatik distantzia jakin batera marra ditzakegu.
Gida-lerroak ezabatzeko aukera dago, segmentu batekin egingo genukeen bezalaxe, borragomaren tresna erabilita.
Angelu-garraiagailua
Tekla: |
|
Tresna-barra: |
|
Kurtsorea: |
|
Funtzio honek aukera ematen digu gida-lerroen bidez angelu zehatzak marratzeko. Neurtzearen antzeko funtzioa
da. Hura erabiltzeko, lehenik, angeluaren aldeetako bat zehaztuko dugu bi puntutan klik eginda (normalean, badagoen segmentu
baten gainean). Jarraian, kurtsorea mugituko dugu eta angeluaren beste aldea irudikatzen duen alegiazko lerro bat ikusiko
dugu. Gida-lerroa finkatzeko, hirugarren aldiz klik egingo dugu, nahi dugun angelua daukagunean.
Ondoko adibidean, triangelu kamuts isoszele bat marraztuko dugu:
- 2 metroko segmentu bat marratuko dugu:
-
Azkenik, hirugarren segmentu bat marratuko dugu aurreko bien muturrak lortzeko, eta triangelua
osatuta izango dugu. Aukeran, borragoma erabil dezakegu gida-lerroa ezabatzeko.